blogak

Opio errebeldea

Harresien kontrako koloreak

Dena ez da intolerantzia AEBetan, dena ez da Joker errubioaren show faxista edota arrazakeriaren aldeko harresiaren materializazioa. USAko futbol taldeak, jarrera hauen kontrako etsaia izendatu da azkenengo hilabetetan.
Trump “Askatasunaren lurraldeko” hauteskundetan irabazle atera eta bi egun geroaro, 2016ko azaroaren 12an, Munduko Txapelketarako sailkatzeko balio zuen Mexico eta USAn arteko norgehiagoka jokatu behar zuten. Partida hasi baino lehen, “La Tri” eta “Barra eta Izarren” jokalariak, elkarren artean besarkatutak bat egin zuten, Ipar Amerikako futbolaren historiararako geratuko den argazki zoragarri batean. Bidali zuten mezua garbia izan zen; gure selekzio, pertsona, auzolagun eta azalaren kolore  artean ez dago ezberdintasunik.
Orain Soccer Federazioak LGTB Harrotasunaren Hilabetea ospatuko du, ortzadarraren koloreak eramango dituen kamiseta ofizial batekin. Tolerantziaren ikurra, jokalarien zenbaki eta izenak koloreztatuko ditu.
Kamiseta errebindikatzaile hauen estreinu datak jarritak daude, izan ere, gizonezkoak ekainaren 3an Munduko Txapelketarako sailkapen fasean Venezuelaren kontra . Handik gutxira emakumezkoak, ortzadarra eramango dute Suedia eta Norbegiaren kontra jokatuko dituzten lagun artekoetan.
Jokalariek erabilitako jantziak, subastan jarriko dituzte. Etekinak helburu solidarioak izango dituztela iragarri dute.
Gauza batzuk ezin dira aukeratu: non jaio garen, gure izena, gurasoak, azalan kolorea… baina beste hainbat arloetan aukerak ditugu, Ez dugu ba gure futbol taldea hautatzen? Erraustegiaren kontra egin?Nor maitatu? Nor babestu? Gure nortasuna era libre baten eraikitzea eskubide bat da.
Berriz ere futbola askatasunerako herraminta eta batasunerako margolari perfektua izan daitekela erakutsi digu. Zorterik onena USAko taldearentzat, elkarrekin jokatzen dute aberri justu baten bizitzeko, totalistarismoaren kontrako golak sartuz eta harresien kontrako koloreak margotuz.
USAko kamisetak

USAko kamisetak

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07