blogak

Naturzalia

Zata arrunta (Caprimulgus europaeus)

Gehixenentzat hegazti ezezaguna izango da zata, ohitxura gautarrak ditxuan txorixa da eta. Egunez basoko lurrian ezkutauta egon ohi da eta oso ondo kamuflatzen danez, oso oso zaila da aurkitzen. Gauez baina, intsektuak ehizatzera irtetzen da eta orduan izaten da ikusteko unerik aproposena. Errepidietako asfalto gainian jartzeko ohitxura haundixa daukate gainera, eta horri esker, toki aproposetan nahiko errez aurkitxu daitxezke.

Hurrengo bidixo eta argazkixetako zata, zapatu gabian aurkitxu genduan, Elgoibarko baserri bide batian. 


Zata arrunta (Caprimulgus europaeus)







Oso oso hegazti konfiaua da eta poliki ibili ezkero, gerturatzen lagatzen da. Hurrengo argazkixetan ikusten dozuen bezela, zata honen kasuan, ondo-ondora gerturatu ginan. Sinestezina!!

Haritz Arrita, zata ondo onduan daukala
Ni, zatakin parez-pare
... eta zata lasai asko
Frikikerixetan hasitxa, selfie bat ere atera genduan zatakin..., jeje 
Beste bat arte!!

(Traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07