blogak

Naturzalia

Uhandre eta zapaburuak hiltzen. Zer gertatu da?

Oin dala hilabete inguru, lagun batek deitxu zian, baserri kanpoko bainuontzi baten anfibiuak hiltzen zebizela konturatu zala, eta ia ze pasatzen zebilen ikustera bertaratu nitzan. Bainuontzi hortan, uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) eta baso-igel gorrixan (Rana temporaria) zapaburuak egoten dia. Hauetako batzuk hilda zeuden eta beste batzuk hiltzeko zorixan. Azken hauek ur azpira sartzen saiatzen zian, baina flotau itxen zeben. Uhandre plamatuen kasuan, malformazio nabari bat igartzen zitzaien aho aldian, guztiz inflauta eukiko balute bezela. Zer pasatzen zebilen jakin nahixan, aditu batzuei kontsultau nien (eskerrik asko Ion Garin-Barrio, Xabier Rubio eta Jaime Bosch-i) eta itxura dabanez, produktu kimikoren baten ondorioz sortutako infekzio bakteriano bat izan zan heriotza sortu ziena.



Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) hilda
Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) hiltzeko zorixan



 Uhandriez gain, baso-igel gorrixan zapaburu batzuk ere hil zian.

Baso-igel gorrixan (Rana temporaria) zapaburua hilda
Baso-igel gorrixan (Rana temporaria) zapaburuak hiltzeko zorixan
Hildako anfibiuak azaldu zian bainuontzixa
Gauza oso puntual bat izan zan behintzat, eta gehixenek arazorik gabe biziraun zuten.

Beste bat arte!

(Traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07