blogak

Naturzalia

Narrasti eta anfibio bila Extremaduran (II)

Oin dala gutxi, abenduko zubixan Extremadurara indako irteerako argazkixak erakutsi nizkizuen. Sarrera hartan aipatu naban bezela, anfibiuak ateratzen ibili bihar izan ginan paso kanadiar batetik. Florencio Carrero eta Rafael Vazquezek komentau ziguten beraiek askotan atera izan ditxuztela bertatik bitxuak eta gu ere bertaratu ginan ia zeoze zauan ikustera. Gure sorpresarako anfibioz jositxa topau genduan paso kanadiarreko zulua.

Paso kanadiarra, tranpa mortala
Hezetasun edo gordeleku bila sartzen dia animali txikixak horrelako lekuetara eta irten ezinda, harrapauta gelditzen dia. Azken finian, tranpa efektua sortzen dabe egitura hauek. Oin dala gutxi erakutsi nizkizuen antzeko kasu batzuk, Zaragozara indako irteera baten harira.

Anfibio pila bat paso kanadiarran barruan harrapauta
Paso kanadiarran barruko ertz bat, anfibioz jositxa
Kasu honetan, paso kanadiarran burdinen erruz, ezan batere erraza barruko anfibiuak ateratzia. Salabardo batekin eta aterki baten laguntzaz, mirarixak itxen ibili bihar izan ginan, pixkanaka-pixanaka ahalik eta gehixen ateratzen juteko.

Guztira 5 espezi desberdinetako 100 bat anfibio atera genitxun. Apo lasterkarixak (Epidalea calamita), ur-igel arruntak (Pelophylax perezi), apo pintatuak (Discoglossus galganoi), "gallipato"-ak (Pleurodeles waltl) eta apo ezproidunak (Pelobates cultripes), azken hauek nabarmen ugarixenak izanik. Horrez gain, suge biperakara (Natrix maura) txiki bat ere atera genduan. Beheko argazkixan ikusi daiteke barrutik atera genuna.

Erreskatau genitxun anfibiuak eta sugia
Jarraixan, erreskatautako espezie bakoitzeko argazki bana erakusten dizuet.

Apo ezproiduna - Sapo de espuelas (Pelobates cultripes), gaztia
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi), gaztia
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi), gaztia
Gallipato (Pleurodeles waltl)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia
Zoritxarrez, ezin izan genitxun barruan zeuden danak atera, eta baten bat hilda ere bazauan ordurako. Horrenbeste bitxo jausten diala ikusitxa, ondo egongo litzake ahal dan moduan arrapala bat ipintzia, bitxuak beraien kabuz irten ahal izateko.

Besterik ez, beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07