blogak

Naturzalia

Narrasti eta anfibio bila Extremaduran (I)

Euskal herrixan, urteko sasoi honetan, teperaturak behera itxiakin batera, narrastixen aktibidadiak nabarmen itxen dau beheruntz, eta ondorioz, egun beruetan bakarrik ikusi daiteke narrasti bakarren bat. Iberiar penintsulako hegoaldian aldiz, egoera guztiz desberdina da. Tenperatura altuauei esker, narrasti asko egoten dia aktibo, indibiduo gaztiak batez ere. Baitxa anfibio ugari ere. Hegoaldera jutiak beste abantaila bat ere badauka gainera. Hemen ikusi ezin dian espezie ugari aurkitxu daitezke.

Hori jakinda, aurreko asteko zubixan, Extremadurara jun nitzan Ibai Ugarte Zabaleta oñatiarrakin batera. Hegoalderago jungo bagina, Huelvara adibidez, aktibidade gehixau topauko genduan baina Cáceresera jutia erabaki genduan, distantziagatik batetik, eta narrasti eta anfibiuak bilatziaz gain Monfragüeko Parke Nazionala bezelako tokixak bisitatzeko bestetik.

Bidaiko lehen bi egunak pasau genitxun narrasti eta anfibio bila eta konpainia ere izan genduan momentu batzutan. Cáceresera bidian, Salamancan in genduan lo, eta bertan Max Benito Smeele, Quique Hernández eta Óscar Bravokin elkartu ginan, putzu baten inguruan buelta txiki bat emateko. Cáceresen aldiz, Florencio Carrerokin elkartu ginan eta inguruak erakutsi zizkigun arratsalde batian. ¡Muchas gracias a los cuatro!

Guztira 18 herpeto espezie ikusi genitxun, 8 narrasti espezie eta 10 anfibio espezie. 2 egun bakarrik izan ziala eta urteko sasoia zein zan kontuan eukitxa, ezin ginan kejau. Oso pozik gelditxu ginan bidaiko lehen zatixakin.

Narrastixak:

Dragoitxo arrunta - Salamanquesa común (Tarentola mauritanica)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Lagartija verdosa (Podarcis virescens)
Txaradi sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus)
Txaradi sugandila - Lagartija colilarga (Psammodromus algirus), gaztia
Lagartija occidental ibérica (Psammodromus occidentalis)
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus), gaztia
Gardatxoa - Lagarto ocelado (Timon lepidus), gaztia
Eskinko bostatza - Eslizón ibérico (Chalcides bedriagai)

Lurpeko sugea - Culebrilla ciega (Blanus cinereus)

Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura), gaztia
Suge biperakarak - Culebras viperinas (Natrix maura), heldu 1 eta 2 gazte
Anfibiuak:

Uhandre marmolairea - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus), gaztia
Tritón pigmeo (Triturus pygmaeus)
Tritón pigmeo (Triturus pygmaeus), gaztia
Tritón ibérico (Lissotriton boscai)
Gallipato (Pleurodeles waltl)
Gallipato (Pleurodeles waltl)
Gallipato (Pleurodeles waltl), gaztia
Ur-igel arrunta - Rana común (Pelophylax perezi)
Hegoaldeko zuhaitz-igela - Ranita meridional (Hyla meridionalis)
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi)
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi), gaztia
Apo pintatua - Sapillo pintojo ibérico (Discoglossus galganoi), gaztia
Sapo partero ibérico (Alytes cisternasii)
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)
Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)

Apo ezproiduna - Sapo de espuelas (Pelobates cultripes)
Paso kanadiar batian harrapauta eta hiltzera kondenauta zeuden hamarnaka anfibio erreskatatzen ere ibili bihar izan ginan.  Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet argazki batzuk. Ordurarte!

(Ver traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07