blogak

Naturzalia

Mauritaniara bidaia I - Viaje a Mauritania I (Herp and wildlife trip)

(*If you are going to translate the text, use the second paragraph of each section, the part that is in grey, because Google translates basque language quite badly)

2022ko udan bidai berri bat egin nuen atzerrira. Udaberri aldera, Gabri Martinezen gonbidapena jaso nuen, ea Mauritaniara animatuko nintzen, eta nola esan ezetz! Sönke Frahm ere animatu zitzaigun, orain dela pare bat urte Ugandan batera egon ondoren aurten ere gurekin bidaiatzeko gogoekin zegoen eta. 4. taldekidea Marco Sassoe izan zen, Gabrirekin aurrez bidaiatua zena. Laukote internazional bat ekartu ginen beraz: granadar bat, alemaniar bat, italiar bat eta euskaldun bat. Itxura oso ona zeukan bidaiak eta halakoa izan zen; izugarrizko abentura!

En el verano de 2022 hice un nuevo viaje al extranjero. Hacia la primavera recibí la invitación de Gabri Martínez, a ver si me animaría a Mauritania, y ¡cómo decir que no! También se animó Sönke Frahm, que después de estar hace un par de años juntos en Uganda, estaba con ganas de viajar con nosotros. El cuarto compañero fue Marco Sassoe, que ya había viajado de antemano con Gabri. Así que formamos un cuarteto internacional: un granadino, un alemán, un italiano y un vasco. El viaje tenía muy buena pinta y así fue; ¡una aventura tremenda!

Taldea / El equipo: Gabri Martínez, ni (Ander Izagirre), Marco Sassoe eta Sönke Frahm

Gutaz gain, gurekin batera izan genituen bidai osoan zehar Sidi Ely eta Mohamed Maham. Gidari bezala kontratatu genituen, kotxea ezin zelako bakarrik alokatu, eta eskerrak! Hango "errepideak", polizia kontrolak (50etik gora!), eguraldiarekin izandako ustekabeak... Izugarrizko laguntza izan ziren Sidi eta Mohamed. Sukaldari lanak ere egiten zituzten gainera zibilizaziotik urruti geunden bakoitzean. Eskerrik asko benetan bikote!

Además de nosotros, nos acompañaron durante todo el viaje Sidi Ely y Mohamed Maham. Les contratamos como conductores porque el coche no se podía alquilar solo, y ¡menos mal! Las "carreteras" de allí, los controles policiales (¡más de 50!), los imprevistos con la meteorología... Sidi y Mohamed fueron una gran ayuda. También hacían de cocineros cada vez que estábamos lejos de la civilización. ¡Gracias de verdad pareja!

Sidi Ely eta Mohamed Maham 
Bidaiaren helburu nagusia Mauritaniako herpetofauna ezagutzea zen. Bertako espezie berezi batzuk aurrez aurre ikusi nahi genituen. Oso gutxi bisitatutako lurraldea izanik gainera, aipu berriak aurkitzea ere espero genuen. Anfibioez eta narrastiez gain, hegazti, ugaztun eta beste animalia interesgarri asko ikusteko aukera ere izan genuen. Bertako jendearekin ere egon ahal izan ginen eta herrialde hartako errealitatea ikusi ahal izan genuen. Oso herrialde txiroa da Mauritania.

El principal objetivo del viaje era conocer la herpetofauna de Mauritania. Queríamos ver en vivo algunas especies pecualiares de allí. Además, siendo un territorio muy poco visitado, esperábamos encontrar nuevas citas. Además de anfibios y reptiles, también tuvimos la oportunidad de ver muchas aves, mamíferos y otros animales de interés. También pudimos estar con gente local y ver la realidad de aquel país. Mauritania es un país muy pobre.

Beti bezala, mapa erakusten hasiko naiz. Bertan ikusi dezakezue zer zonaldetan ibili ginen.

Como siempre, empiezo mostrando el mapa. Podéis ver las zonas por donde anduvimos.

Egondako toki aipagarrienak / Principales zonas visitadas: 1. Nouakchott; 2. Diawling National Park; 3. El Haedi; 4. El Bir; 5. Guemou; 6. Kankossa; 7. Matroucha; 8. Guerou-Aftout; 9. Sangrave; 10. Ouad Naga-Akjoujt

Uztailak 22 / 22 de julio

Uztailaren 22an elkartu ginen. Bakoitza bere lurraldetik abiatuta, Marokon egin beharreko eskalan elkartu ginen laurok, eta Nuakxotera (Mauritaniako hiriburura) gauerdia pasata iritsi ginen. Aireportuan papeleo guztiak egin ondoren, Sidi eta Mohamedekin elkartu ginen. Gaueko 3rak inguru izanik, eta egun osoko bidaiaren ondoren, normalena lotara joatea izango bazen ere, lehen animaliak aurkitzeko irrikitan, aireportutik gertu zegoen hondartza batera joan ginen. Maletak deskargatu, lotarako dendak muntatuta utzi eta bitxo bila hasi ginen. Berehala aurkitu genituen lehen gekoak eta azken orduan sugegorri adardun (Cerastes cerastes) bat ere aurkitu zuen Gabrik. Bidaia hasteko espezie ezin hobea!

Nos reunimos el 22 de julio. Partiendo cada uno de su territorio, nos reunimos los cuatro en la escala que teníamos en Marruecos, y llegamos a Nuakchot (capital de Mauritania) pasada la medianoche. Después de haber hecho todos los papeleos en el aeropuerto, nos reunimos con Sidi y Mohamed. Siendo más o menos las 3 de la noche, y después del viaje de todo el día, lo normal hubiera sido ir a dormir, pero deseando encontrar los primeros animales, nos fuimos a una playa cercana al aeropuerto. Descargamos las maletas, dejamos las tiendas de dormir montadas y empezamos a buscar bichos. Enseguida encontramos los primeros gecos y a última hora Gabri encontró una víbora cornuda (Cerastes cerastes). ¡Una especie perfecta para comenzar el viaje!


Geco de Petrie (Stenodactylus petrii)
Sugegorri adarduna / Víbora cornuda (Cerastes cerastes)


Sugegorri adarduna erretratatzen / Fotografiando la víbora cornuda

Konturatu gabe eguna argitzen hasita zegoela ohartu ginen eta goizeko 8etan zetozen Sidi eta Mohamed gure bila. Ordu terdiko lo-kuluxka txiki bat egiteko denbora geneukan...

Para cuando nos dimos cuenta estaba empezando a amanecer y a las 8 de la mañana venían Sidi y Mohamed a buscarnos. Teníamos tiempo para echar una pequeña cabezada de hora y media...

Eguna argitzen hasita eta oraindik lotara joateke / Comenzando a amanecer y aún sin ir a dormir

Uztailak 23 / 23 de julio

Lotarako ordu terdi bakarrik izan genuen eta ezin guztiz aprobetxatu gainera. Eguna argituta zegoen, kanpin denda barruan izugarrizko beroa egiten zuen eta kanpoan euli gogaikarri mordo bat zeuden. Ez genuen askorik deskantsatu, baina lehen eguna izanik, ilusioak energia guztiak kargatzen zizkigun.

Sólo tuvimos una hora y media para dormir y no pudimos aprovecharla del todo. El día había amanecido, dentro de la tienda hacía un calor tremendo y fuera había un montón de moscas molestas. No descansamos mucho, pero al ser el primer día, la ilusión nos cargaba todas las energías.

Ahal zen moduan lo egiten / Durmiendo como se podía
Aurreko gauean ibilitako habitata eta eskinkoen arrastoak / Hábitat recorrido la noche anterior y huellas de eslizón

Mohamed eta Sidirekin elkartu ondoren, hiriburutik pasa ginen, bidai hasierako beharrezko errekau batzuk egiteko: dirua aldatu, erosketa batzuk... Eta handik hegoalderantz abiatu ginen, Diawling Parke Nazionalerantz. Bidean geldialdi txiki batzuk egiten joan ginen.

Después de reunirnos con Mohamed y Sidi, pasamos por la capital para hacer unos cuantos recados necesarios del comienzo del viaje: cambiar dinero, algunas compras... Y desde allí nos dirigimos hacia el sur, hacia el Parque Nacional de Diawling. Fuimos haciendo algunas pequeñas paradas por el camino.

Psammophis schokari

Dumerilen sugandila / Lagartija de Duméril (Acanthodactylus dumerilii)
  Scincus albifasciatus
Tortolita rabilarga (Oena capensis)
Tarentola annularis
Tarentola senegambiae
Sclerophrys xeros?

Lurreko katagorri marraduna / Ardilla terrestre rayada (Xerus erythropus)
Usapal senegaldarra / Tórtola senegalesa (Spilopelia senegalensis)


Agama boueti
Diawling-era iritsi aurretik, gure desioen zerrendako lehen espeziea ikusi genuen: Sabanako baranoa (Varanus exanthematicus). Errepide bazterrean zeuden txori txiki batzuk ikusteko gelditu genuen kotxea, eta bapatean baranoa atera zen zuhaixka batetik.

Antes de llegar a Diawling vimos la primera especie de nuestra lista de deseos: el Varano de Sabana (Varanus exanthematicus). Paramos el coche para ver unos pajaritos que estaban al borde de la carretera, y de pronto salió el varano de un arbusto.

Quelea común (Quelea quelea)
Sabanako baranoa / Varano de sabana (Varanus exanthematicus)




Arratsalde partean iritsi ginen Diawling Parke nazionalaren sarrerara. Sarreratik 35 km-tako bidea geneukan gure helmugara iristeko. 35 km-tako paradisua eta infernua aldi berean. Alde batetik, bide bazterrak animaliaz josita zeuden (baranoak, ehundaka hegazti, fakokero mordoa...), baina bestetik, euriaren ondorioz errepidea ametsgaizto batean bihurtu zen. 

Llegamos a la entrada del Parque Nacional Diawling por la tarde. Teníamos 35 km de camino desde la entrada hasta nuestro destino. 35 km de paraíso e infierno a la vez. Por un lado, los alrededores del camino estaban plagados de animales (varanos, cientos de aves, multitud de facóqueros), pero por otro lado, la lluvia hizo que la carretera se convirtiera en una pesadilla.

Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Hegabera ezproiduna / Avefría espinosa (Vanellus spinosus)
Fakokero arrunta / Facóquero común (Phacochoerus africanus)
Fakokero arrunta / Facóquero común (Phacochoerus africanus)
Lehen kilometroak nahiko ondo pasa bagenituen ere, azken zatian 3 aldiz trabatu zitzaigun kotxea. Lehenengo bietan adar batzuk ipini eta bultza eginda ateratzea lortu genuen, baina hirugarrenean ezinezkoa izan zen. Kriston lokatz pastela zegoen. Alferrikako saiakeren ostean gaua heldu zen, eta inguruan ez zegoen lagunduko zigun inor, noski. Zorionez kanpinetik kilometro gutxitara geunden. Beste aukerarik gabe, gauzarik baliotsuenak gainean hartu, maletak kotxean utzita, eta oinez ekin genion kanpinerako bideari. 

Aunque pasamos bastante bien los primeros kilómetros, en el último tramo se nos atascó 3 veces el coche. En las dos primeras pudimos sacarlo poniendo unas ramas y empujando, pero en la tercera fue imposible. Había un pastel de barro de flipar. Tras inútiles intentos se nos hizo de noche, y no había nadie alrededor que nos ayudara, claro. Afortunadamente estábamos a pocos kilómetros del camping. Sin más alternativa, cogimos las cosas más valiosas encima, dejando las maletas en el coche, y emprendimos a pie el camino hacia el camping.

Lokatzezko errepideak + euria, Mauritania hegoaldeko amesgaiztoa / Carreteras de barro + lluvia, la pesadilla del sur de Mauritania
Arazoak hasten dira, baina momentuz konpongarriak / Empiezan los problemas, pero de momento solucionables
Akabo, hemendik ez gara irtetzen... / Adiós, de esta no salimos...
Irtenbide bakarra: gauza baliotsuenak hartu eta oinez kanpineraino / La única solución: coger las cosas más valiosas y caminar hasta el camping
Hoplobatrachus occipitalis
Ordubeteko ibilaldiaren ostean kanpinera iritsi ginen. Aurreko eguneko gaupasaren ostean eta egun honetako palizaren ondorioz jota iritsi ginen. Gustora hartu genuen bertan prestatu ziguten afaria.

Tras una hora de caminata llegamos al camping. Tras la noche del día anterior y como consecuencia de la paliza del día llegamos rendidos. Recibimos gustosamente la cena que nos prepararon allí.

Gure neke-aurpegiek dena esaten dute / Nuestras caras de cansancio lo dicen todo
Leher eginda bageunden ere, bitxoak ikusi nahi genituen, eta buelta bat eman genuen kanpinaren inguruan. Barano eta apo batzuk ikusi genituen.

Aunque estábamos agotados, queríamos ver bichos y dimos una vuelta alrededor del camping. Vimos algunos varanos y sapos.

Barano nilotarra / Varano del Nilo (Varanus niloticus)
Tomopterna milletihorsini

Uztailak 24 / 24 de julio

Hurrengo goizean, gidariak beste hamar pertsonen eta beste Jeep baten laguntzarekin gure kotxea ateratzera joan ziren. Bitartean, gu kanpinaren inguruak miatzen ibili ginen eta etxe batzuen artean suge handi baten muda aurkitu genuen. Horren handia izanda, pitoi batena izango zela pentsatu genuen, baina Mauritaniatik bueltan, kobra batena zela konturatu ginen. Sekulako kobra izan behar zen bere "jabea". Pena aurkitu ez izana. Goiz erdian egundoko euri-zaparradak izan genituen eta ezin izan genuen askorik egin. Zorionez, euri-zaparradak hasi aurretik atera ahal izan zuten kotxea lokatzetatik.

A la mañana siguiente, los conductores fueron a sacar nuestro coche con la ayuda de otras diez personas y de otro Jeep. Mientras tanto, nosotros estuvimos buscando en los alrededores del camping y entre unas casas encontramos la muda de una gran serpiente. Siendo tan grande, pensamos que sería de una pitón, pero a la vuelta de Mauritania nos dimos cuenta de que era de una cobra. Su "dueño" debía ser una enorme cobra. Lástima no haberla encontrado. A media mañana tuvimos unas intensas lluvias y no pudimos hacer mucho. Afortunadamente, pudieron sacar el coche del barro antes de que empezaran las lluvias.

Kobra baten muda / Muda de cobra

Kanpinaren inguruak putzuz beteta zeuden, eta hildako animaliak zeuden horietako askotan... / Los alrededores del camping estaban llenos de pozos, y había animales muertos en muchos de ellos…
Euri-zaparradekin apo hau kanpineko eraikuntza barrura sartu zen / Con la lluvia este sapo entró en el edificio del camping 
Txori ehule burubeltza / Tejedor cabecinegro (Ploceus melanocephalus)

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07