blogak

Naturzalia

Maiatza, ekintzaz betetako hilabetia

Azken urtietan bezela, aurtengo maiatza ere nahiko kargauta euki naban, narrasti eta anfibiuen inguruko irteera, ikastaro edota hitzaldixekin. Badakit maiatza aspaldi jun zala, baina uste dot indako gauzak gogoratziak merezi dabala.

Alde batetik, Gipuzkoako Parketxe Sariak antolatuta, natura parkietan narrasti eta anfibiuak ezagutzeko irteeretan gidari lanetan ibili naiz. Egualdixagatik Arantzazukua suspenditxu bihar izan genun, baina gainontzeko 4retan egualdi paregabia euki genduan, eta bitxo dexente ikusi genitxun. 2-3 orduko ibilbide txiki baten ez da erreza gauza asko ikustia, baina aurten zorte haundixa euki dogu eta danetik ikusteko aukera euki dau irteeretara animau dan jentiak. Hemen ditxuzue irteeretako argazki batzuk.

Pagoeta PN

Hasierako azalpenak ematen (Arg.: Aitor Montes)
Narrasti espezieak erakusten (Arg.: Aitor Montes)
Anfibioen inguruko azalpenak ematen (Arg.: Haritz Arrieta)
Uhandre eta zapaburuak erakusten (Arg.: Haritz Arrieta)
Aralar PN

Azalpenak ematen (Arg.: Lizarrustiko Parketxea)
Anfibio bila (Arg.: Lizarrustiko Parketxea)
Zirauna (Anguis fragilis) (Arg.: Lizarrustiko Parketxea)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus), arrabio larba (Salamandra salamandra) eta musker berdia (Lacerta bilineata) (Arg.: Lizarrustiko Parketxea)
Narrasti ta anfibio desberdinak erakusten (Arg.: Lizarrustiko Parketxea)
Aizkorri-Aratz (Anduetza)

Musker berde gazte bat erakusten (Arg.: Anduetzako Parketxea)
Eskulapio sugia (Zamenis longissimus(Arg.: Anduetzako Parketxea)
Eskulapio sugia (Zamenis longissimus) (Arg.: Anduetzako Parketxea)
Musker berdia (Lacerta bilineata) (Arg.: Anduetzako Parketxea)
Iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca) (Arg.: Anduetzako Parketxea)
Aiako Harria PN

Sugandila eta muskerrak erakusten (Arg.: Arditurriko Parketxea)
Uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus) (Arg.: Arditurriko Parketxea)
Suge gorbataduna (Natrix astreptophora) (Arg.: Arditurriko Parketxea)
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) erakusten (Arg.: Arditurriko Parketxea)
Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako ikastaro baten ere egon nintzan. Narrasti, anfibio eta odonatuak identifikatzen ikasteko ikastarua zan, eta neri narrastixen partia erakustia tokau jatan. Egun osoko egitarauakin, goizian parte teorikua eman genduan, eta gero, mendira jun ginan, animalixok aurrez aurre ikusteko asmuakin.

Atal teorikua jasotzen
Suge biperakara (Natrix maura) (Arg.: Aitor Galdos)
Zarautzeko Arkamurka natur taldiak antolautako anfibiuak ikusteko gabeko irteera baten gidari lanetan ere ibili nitzan. 

(Arg.: Aitor Leiza)
Horma-sugandilan (Podarcis muralis) arrautzak, uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), baso-igel gorria (Rana temporaria) eta txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) (Arg.: Aitor Leiza)
Hegaldeko zuhaitz igela (Hyla Meridionalis) (Arg.: Aitor Leiza)
Amaitzeko, hitzaldi bat emateko aukera ere izan naban Mallabian, Juankar Andresekin batera. 30 pertsona animau zian hitzaldira eta interes haundixa erakutsi zuten gainera. Oso hitzaldi aberasgarrixa izan zan guretzat.

Mallabiako hitzaldixan kartela
Guztira 170 pertsona izan dia ekintza hauetara animau dianak. Orokorrian jentia oso gustora geratu dan sentsaziua jaso dot nik, eta narrasti eta anfibiuak errespetauko ditxuzten 170 pertsona gehixau egotia bada zerbaitx! Pixkanaka baguaz animali hauen inguruko gezur eta kondairei bueltia ematen.

Ondo segi!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07