blogak

Naturzalia

Kroazia / Eslovenia (+ Frantzia / Italia) 2018 (I)

Oinguan 2018ko udako oporretan ikusitako animalixen argazkixak erakusteko asmotan natorkizue. Kroazia eta Eslovenia bisitatzia zan gure plan printzipala, baina furgonetan bidaiatu bihar gendunez, jun-etorrixan Frantzia eta Italiako toki batzuk ikusteko ere aprobetxatu genduan.

Egondako zonaldiak
Ez zan espresuki bitxo bila indako bidai bat izan, baina turismua itxiaz gain mendiko plan asko in genitxunez, bitxo batzuk ikusi ahal izan nitxuan. Gainera, hiriko turismua itxen ere ez da zaila izaten sugandilaren bat edo beste bitxoren bat ikustia.

Horrez gain, etxetik urrunduta espezie berrixak ikusteko aukera handitzen dala kontuan izanda, banakixan gutxi ikusitxa ere, espezie berri batzuk ikusteko aukera eukiko nabala. Kroazia, gainera, oso herrialde aberatsa da narrasti espezie aldetik. Bestalde, tenperaturek ezeben asko lagundu aspektu honetan, izan ere, zonalde horretan udan ohikuak dian tenperatura altuekin, sugiak eta beste bitxo asko gorde itxen dia.

Gauzak horrela, eta txapa askorik sartu gabe, bidaian zihar ikusitxako animalia batzuen (narrasti eta anfibiuenak batez ere) argazkixak erakutsiko dizkizuet 5 sarrera desberdinetan. Aurrera ba!

Carcasona (Frantzia)

Lehen geldialdixa Carcasona ikusteko aprobetxau genduan eta gaba inguruko laku baten onduan pasau genduan. Lakuan inguruan paseotxo bat ematen azaldu zian lehen narrasti eta anfibiuak.

Carcasona (Frantzia)
Suge biperakara - Culebra viperina (Natrix maura)
Apo arrunt iberiarra - Sapo común ibérico (Bufo spinosus)
Ur-igela (Pelophylax sp.)
Ur-igela (Pelophylax sp.)
Liguria (Italia)

Kroaziaruntz bidian, Italia zeharkatzen gaba bat pasau bihar genduan Ligurian, eta bide batez, kobazulo batera juteko aprobetxau genduan. Kasu honetan bai, espresuki espezie kurioso bat ikusteko asmuakin. Kobazuluetan aurkitzen dan arrabio berezi bat, Estrinatiren arrabio haitzulotarra (Speleomantes strinatii). Turismo egun asko zetozen aurretik eta pilak kargau bihar nitxuan, jeje.

Kobazuloa, Estrinatiren arrabio haitzulotarraren (Speleomantes strinatiihabitata, Ligurian (Italian)
Kobazulua topau nabanian arrabiuak aurkitzeko esperantza asko neukan arren, imajinau al nitxunak baino dexente gehixau aurkitxu nitxuan. Helduak, gaztiak eta larbak, eta arrautzak erruten zebilen eme bat ere bai! Gozada bat izan zan. 

Estrinatiren arrabio haitzulotarra - Salamandra cavernícola de Strinati (Speleomantes strinatii)
Estrinatiren arrabio haitzulotarra - Salamandra cavernícola de Strinati (Speleomantes strinatii)
Estrinatiren arrabio haitzulotarra - Salamandra cavernícola de Strinati (Speleomantes strinatii), gaztea

Estrinatiren arrabio haitzulotarra - Salamandra cavernícola de Strinati (Speleomantes strinatii), arrautza bat erruten
Estrinatiren arrabio haitzulotarrak - Salamandras cavernícolas de Strinati (Speleomantes strinatii)

Estrinatiren arrabio haitzulotarra - Salamandra cavernícola de Strinati (Speleomantes strinatii), larba
Arrabio haitzulotarrez gain, igel italiar (Rana italica) dexente zeuden kobazulo barruan, kanpoko tenperatura altuetatik ihesi.

Igel italiarra - Rana italiana (Rana italica)
Igel italiarra - Rana italiana (Rana italica)
Igel italiarra - Rana italiana (Rana italica)
Igel italiarrak - Ranas italianas (Rana italica)
Hauetaz gain, apo eta sugandila batzuk ere ikusi genitxun kanpuan.

Apo arrunt europarra - Sapo común europeo (Bufo bufo)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Horma-sugandila - Lagartija roquera (Podarcis muralis)
Hurrengo sarreran Kroazian ikusitxakuekin jarraitxuko dot. Laster arte!

(Ver traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07