blogak

Naturzalia

Hontza ertaina (Asio otus)

Oin dala hilabete inguru, Zuhatzako irlan egon nintzan, eskolako ikasliekin, 3 egun pasatzen. 1. eguneko gaba heltzian, hontza ertainan (Asio otus) soinuak entzuten hasi nintzan. Egixa esan, ez nakan hontzak aurkitzeko esperantza handirik, baina nere sorpresarako, hontz dezente ikusi genitxun, lasai lasai, eta gutaz paso itxen, elkarren artian deika. Oso gertutik ikusteko aukera euki genduan, bai nik eta baitxa nerekin etorri zian beste bi irakasliek ere.

Sekula ikusi gabeko espezie bat izanda, eta Euskal Herrixan arrarua dala kotuan eukitxa, sorpresa haundixa izan zan neretzat, horren beste eta horren gertu ikustia. Kamara zaharrakin eta objetibo aproposa etxian lagata nenguan, baina hala ere argazki eta irudi dezente batzuk atera ahal izan nizkien.









Hurrengo gabian ere entzun genitxun eta animalixenganako interesa erakutsi zuten ikasle batzuk eraman nitxuan hontzak ikustera. Asko disfrutau zeben hontzak horren gertu ikusten, eta ni ere pozik, gazte jentiari naturarekiko miresmena transmititzen, jaja. 

Ikasliak, hontzak ikusten
Beste bat arte!

(Ver traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07