blogak

Naturzalia

Hezegune txikia sortzeko auzolana

Aurreko urtian bezela, Morkaiko Mendizale Elkartiak Elgoibarko natura eta ondaria ezagutzeko ekintza desberdinak burutuko ditxu aurten ere. Ekintza hauen artian lehena anfibiuentzat hezegune txiki bat sortzia izango da, Morkaiko eta Aranzadi Zientzia Elkartiak antolatutako auzolan baten bidez.

Gaur egun anfibiuak animalia talde mehatxatuenetarikuen artian aurkitzen dia. Hauek babesteko orduan ezinbestekua da ugaltzeko erabiltzen ditxuzten hezeguniak mantentzia eta ahal dan heinian, hezegune hauek urriak dian lurraldietan berrixak sortzia. Elgoibarren anfibiuentzako egokixak dian hezegune gutxi aurkitzen dia eta espezie jakin batzuentzat aproposak izan daitezkeenak oindik eta gutxiau.

Horregatik, Sargoateko itxurrixan onduan putzu txiki bat sortzia oso neurri aproposa izan daiteke. Gainera, hezegune txiki honen sorreran bitartez, anfibio desberdinak ugaltziaz gain, beste animalia batzuentzako (ornogabe urtarrentzako adibidez) toki aproposa ere sortuko dogu.


Auzolana martxuan 24an ingo dogu. Parte hartzeko eman izena morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz edo 636994798 telefono zenbakira deitxuta.

Animatzen bazerate bertan ikusiko gera!

(Traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07