blogak

Naturzalia

Greziara bidaia II - Viaje a grecia II (Herp trip)

Apirilak 15 / 15 de abril

Lo gutxi eginda bageunden ere, sugegorri otomandarra helburu, gogotsu esnatu ginen goiz hartan. Europako sugegorri ikusgarrienetariko baten bizilekuan ibiltze hutsak izugarrizko ilusioa egiten zigun. Sugegorrien bila hasi aurretik, kanpin-dendaren ondoan geneukan zabor-pilaketa bat begiratu genuen, eta 6 musker sugekara (Pseudopus apodus) zeuden. Eta kotxera igotzera gindoazela, ekialdeko Montpellierko suge bat (Malpolon insignitus) zapaltzekotan egon ginen. Belar luzearen azpian zegoen kiribilduta, hotz-hotza, gaua han pasata.

Aunque dormimos poco, con la víbora otomana como objetivo, nos despertamos con entusiasmo aquella mañana. El mero hecho de visitar el lugar donde se encontraba una de las serpientes más espectaculares de Europa nos hacía mucha ilusión. Antes de buscar las víboras, miramos un apilamiento de escombros que teníamos junto a la tienda de campaña y había 6 lagartos de cristal (Pseudopus apodus). Y cuando íbamos a subir al coche, estuvimos a punto de pisar una culebra bastarda oriental (Malpolon insignitus). Estaba enroscada entre la alta hierba, muy fría, después de pasar la noche allí, a la intemperie.

Zabor hauen azpian 6 musker sugekara zeuden / Bajo estas basuras había 6 lagartos de cristal

Berehala ekin genion sugegorri otomandarrak (Montivipera xanthina) bilatzeari. Denbora gutxian azaldu zen lehena, baina harkaitz baten arrakalaren barruan zegoen eta ezin genuen ganoraz ikusi. 

Enseguida comenzamos la búsqueda de la víbora otomana (Montivipera xanthina). En poco tiempo apareció la primera, pero estaba en el interior de la grieta de una roca y no podíamos verla decentemente.

Sugegorri otomandarra / Víbora otomana (Montivipera xanthina)
Sugegorri otomandarra harkaitzaren arrakalan / Víbora otomana en el interior de la grieta

Ilusio handiz jarraitu genuen bila eta azkar agertu zan bigarren bat ere. Sugegorri otomandarra (Montivipera xanthina) Europako sugegorri handiena da eta Miloseko sugegorriarekin batera pozoi indartsuena duena. Sekulako bitxoa. Aurrerago ale gazte bat ere aurkitu genuen, txiki-txikia.

Continuamos con mucha ilusión la búsqueda y la segunda apareció rápido. La víbora otomana (Montivipera xanthina) es la víbora más grande de Europa y la que tiene el veneno más potente junto con la víbora de Milos. Un bicho espectacular. Más adelante encontramos un ejemplar juvenil, muy pequeño.

Sugegorri otomandarra / Víbora otomana (Montivipera xanthina)



 
Ageriokoa da gure poztasuna / Nuestra alegría salta a la vista (

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07