blogak

Naturzalia

Eltxo inbaditzaile berria - Nuevo mosquito invasor

Narrasti eta anfibioen ingurukoak erakusteko ohitura daukadan arren, oraingoan eltxoen kontuekin natorkizue. Bai, eltxoak. Izan ere, eltxo espezie inbaditzaile berri bat daukagu gure artean.

Aunque tengo la costumbre de mostrar entradas sobre reptiles y anfibios, esta vez vengo con mosquitos. Sí, mosquitos. Y es que tenemos una nueva especie invasora de mosquito con nosotros.

Aurreko udan hasi zen dena. Haritz Arrietak eltxo baten argazki bat bidali zidan, ortuan aurkitu zuela eta ea tigre eltxoa izan zitekeen galdezka. Ideia handirik ez neukan nik, baina Bartzelonan ikasi nuen garaian tigre eltxo batzuk ikusita nituen, eta Haritzek bidalitakoak antza zuen arren, ez zitzaidan guztiz berdina iruditu. Kuriositatez galdezka hasi ginen, eta ate desberdinak jo ondoren, Zaragozako ikertzaile batzuk izan ziren espeziea identifikatzeko gai izan zirenak. Aedes japonicus eltxoa zen, ordura arte Euskal Herrian ikusi gabea.

Todo empezó el verano pasado. Haritz Arrieta me envió una foto de un mosquito que encontró en la huerta y me preguntó si podía ser un mosquito tigre. Yo no tenía mucha idea, pero en la época en que estudié en Barcelona había visto algunos mosquitos tigre, y aunque eran parecidos a los de Haritz, no me parecían exactamente iguales. Empezamos a preguntar, y tras hacer varias consultas, fueron varios investigadores zaragozanos los que lograron identificar la especie. Se trataba de Aedes japonicus, un mosquito que hasta entonces no se había visto en el País Vasco.

Aedes japonicus eltxoa - Mosquito Aedes japonicus

Asia ekialdeko espeziea jatorriz, Europa erdialdeko zenbait herrialdetan aurkitu izan da eltxo hau. Gertuago, Iberiar Penintsulan, Asturiasen (2018an) eta Kantabrian (2019an) bakarrik izan da zitatua. Eltxoak ikertzen dituen ikerlarientzat datu oso interesgarria zen Euskal Herrian ere aurkitu izana, eta gurekin kontaktuan jarri ondoren, hona etorri ziren laginak hartu eta azterketa sakonago bat egitera. Bitartean, Haritz eta nire artean indibiduo gehiago aurkitu genituen. Helduak, zein larbak ere. Guri egindako bisitaren ostean, hemen jasotako aleak aztertu eta inguruko beste herri batzuetako datu batzuk jaso ondoren, artikulu zientifiko bat atera dute ikertzaileek, hemengo zein Kantabriako datuak bateratuz. 

Especie originaria del este de Asia, ha sido encontrada en varios países centroeuropeos. Más cerca, en la Península Ibérica, se ha citado solo en Asturias (en 2018) y en Cantabria (en 2019). Para los investigadores expertos en mosquitos era un dato muy interesante encontrarlos también en el País Vasco, y tras contactar con nosotros, vinieron aquí para tomar muestras y realizar un análisis más exhaustivo. Mientras tanto, entre Haritz y yo encontramos más individuos. Adultos y larvas tambíen. Tras la visita, y después de analizar los ejemplares recogidos aquí y recopilar algunos datos de otras localidades cercanas, los investigadores han publicado un artículo científico unificando los datos tanto de aquí como de Cantabria.

Aedes japonicusaren zitak EAEn - Citas de Aedes japonicus en la Comunidad Autónoma Vasca (Iturria / Fuente: Eritja, R., Delacour-Estrella, S., Ruiz-Arrondo, I. et al. At the tip of an iceberg: citizen science and active surveillance collaborating to broaden the known distribution of Aedes japonicus in Spain. Parasites Vectors 14, 375 (2021). https://doi.org/10.1186/s13071-021-04874-4)

Amaitzeko, eltxo hau aztertzeak gure osasunerako garrantzia badaukala ere esan beharra dago, gaixotasunen transmisioa dela eta. Hala ere, orain arte egindako ikerketen arabera behintzat, arrisku baxuko eltxoa dela dirudi.

Por último, hay que señalar que el estudio de este mosquito tiene también importancia para nuestra salud, debido a la transmisión de enfermedades. Sin embargo, las investigaciones realizadas hasta el momento apuntan a que se trata de un mosquito de bajo riesgo.

Jarraian, Elgoibarren aurkitutako ale batzuen argazki gehiago erakusten dizkizuet.

A continuación les presento más fotografías de algunos ejemplares encontrados en Elgoibar.






Aedes japonicus eltxoaren larba - Larva de Aedes japonicus

Aedes japonicus eltxoaren pupa eta larba - Pupa y larva de Aedes japonicus
Aedes japonicus eltxoaren pupa - Pupa de Aedes japonicus

Aztertzeko jasotako laginak - Muestras recogidas para el análisis

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue publikatu berri den artikulu zientifikoa.

Si queréis más información, aquí tenéis el artículo científico que acaba de publicarse.

Beste bat arte! ¡Hasta otra!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07