blogak

Naturzalia

Dolomitak eta inguruak

Abuztuan, hamar bat egunez, Dolomitetan eta Italiako beste inguru batzutan ibili nitzan beste bi lagunekin. Tontor eta ibilbide zirkular batzuk eitxia zan gure plana eta ez bitxo bila ibiltzia. Hala ere, nahiz eta bila ez ibili, beti azaltzen da bitxoren bat, eta parian eukitxa, kasorik ez itxia ezinezkua da neretzat. Horregatik, argazki gutxi batzuk behintzat atera nitxuan.


Dolomitetako larre alpetarretan nahiko erraz ikusten zian uhandre alpetarrak (Ichthyosaura alpestris).

Uhandre alpetarra (Ichthyosaura alpestris), arra
Uhandre alpetarra (Ichthyosaura alpestris), arra
Uhandre alpetarra (Ichthyosaura alpestris), emea

Potzu batzuk uhandre alpetarran larbaz jositxa zeuden.

Uhandre alpetarraren (Ichthyosaura alpestris) larbak

Putzuetan ondo fijatzen nitzan ia bertako igel espezie berezirik aurkitzen naban, baina alferrik. Euskal Herrixan oso arruntak dian baso-igel gorrixak (Rana temporaria) besterik ezian ikusten.

Baso-igel gorria (Rana temporaria)
Baso-igel gorria (Rana temporaria)

Baso-igel gorri (Rana temporaria) metamorfikoa
Baso-igel gorrian (Rana temporaria) zapaburuak
Baso-igel gorria (Rana temporaria)
Baso-igel gorria (Rana temporaria)
Baso-igel gorria (Rana temporaria)

Baso-igel gorria (Rana temporaria)
Sugandilen partetik ere gauza berririk ez. Hemen oso arruntak dian horma-sugandila (Podarcis muralis) eta sugandila bizierrulia (Zootoca vivipara) bakarrik ikusi nitxun.

Horma-sugandila (Podarcis muralis) Milanen

Horma-sugandila (Podarcis muralis) sits bat jaten
Horma-sugandila (Podarcis muralis), gaztea
Horma-sugandila (Podarcis muralis)
Horma-sugandila (Podarcis muralis)
Horma-sugandila (Podarcis muralis)
Horma-sugandila (Podarcis muralis)
Sugandila bizierrulea (Zootoca vivipara)
Eta sugerik ez? Ba lastima baina ez. Zoritxarrez, 2 sugek muturren aurrian in ziaben alde nik ikusi gabe. Gainera, altuera eta habitata kontuan eukitxa, seguruenez aspid sugegorrixak edo sugegorri europarrak izango zian, eta bigarren hau ez daukat sekua ikusitxa. Ze negargura... jaja.

Sugiak (seguruenez sugegorrixak) "ikusi" genitxun tokixak
Eta narrastixekin amaitzeko pena ematen daban argazki hau. Milaneko parke bateko potzu bat, dortokaz beteta (argazkixan kopuru txiki bat besterik ez da agertzen...). Maskota bezela eukitzeko erosi, beraietaz aspertu eta kalian askatu. Ekintza honek beste espezie askorentzat ondorio kaltegarrixak ekartzen ditxuala euki bihako genduan kontuan. Debekauta dao gainera, edozein espezie exotiko naturan askatzia.

Trachemys generoko dortoka exotikuak
Hegazti aldetik, elur-txontekin (Montifringila nivalis) entretenitxu nitzan gehixen. 3000ko tontor bat ein eta puntan hauek topatziak goiza borobildu zaban, jaja. 

Elur-txonta (Montifrinfilia nivalis)







Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus) eta elur-txonta (Montifrinfilia nivalis)
Bele txanodunak (Corvus cornix) ere nahiko arruntak zian zonalde batzutan. Hemen ez dauan espezie bat da, belian oso antzekua, baina bizkar eta sabelalde grisakin.

Bele txanoduna (Corvus cornix)
Animalixekin amaitzeko, paraje alpinuetan tipikuak dian marmotak (Marmota marmota) erakusten dizkizuet.

Marmota (Marmota marmota)

Marmota (Marmota marmota)

Eta amaitzeko, balio handiko lora berezi bat: elur-loria edo Edelweissa (Leontopodium alpinum). Pirineuetan ere aurkitzen dia ale bakan batzuk, zoritxarrez oso gutxi.

Elur-lorea edo Edelweissa (Leontopodium alpinum)
Elur-loreak edo Edelweissak (Leontopodium alpinum)
Agurtu aurretik ezin bidaiko beste 2 satelitiez ahaztu. Bitxoren bat azaltzen zan bakoitzian, dardarka hasten zian, ia argazkixak ateratzen zenbat tardauko naban pentsatzen, jaja.

El trío calavera
Hauxe izan da ba dana. Egixa esan, gogorra da holako paraje baten egon eta inguruak ondo miatu ezin izatia, jaja. Paisajiaz asko disfrutau genduan behintzat!

Agur!

(Traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07