blogak

Naturzalia

Baso-igel jauzkarixa eta beste anfibio batzuk

Larunbatian Bizkaia eta Araba arteko mugan ibili nitzan baso-igel jauzkarixak (Rana dalmatina) ikusten, Pablo Varona eta Julen Santa Cristinakin batera. Espezie honen banaketa eremua nahiko mugatua da, eta ugalketa sasoitik kanpo aleren bat aurkitzia oso zaila da gainera. Garai hauetan ugaltzen diala kontuan izanda, oin aprobetxau bihar da. 

Oin dala pare bat urte ere jun nintzan igel hau ikustera eta orduan beste sarrera bat publikau naban. Bertan idatzi nitxun espezie honi buruzko kontu interesgarrixenak, eta beraz gaur ez dot berriz ere berdina idatziko. Sarrera honetara jo, informazio gehixau irakurri nahi badozue.

Larunbatian ateratako argazki batzuk erakutsiko dizkizuet.

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Ugal sasoia izanda, putzu barruan edo ertzian indibiduo arrak aurkitzen dia, putzura etorriko dian emien zain. Kuriosua da, gaba heltzian emiak pixkanaka putzura nola iristen dian ikustia.

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina), emia eta arra
Bikotiak ere aurkitxu genitxun, amplexuan, arrautzak erruteko prest.

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina), amplexoa
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina), amplexoa
Aurreko egunetan jarritxako errutiak baitxa. Baso-igel gorrixan (Rana temporaria) errutiekin konparauta, jauzkarixanak landare (belar, makila...) batera lotuta egoten dia, uretan solte egon biharrian.

Baso-igel jauzkarixan (Rana dalmatina) errutiak
Gogoratu baso-igel jauzkarixa baso-igel gorrixan oso antzekua dala eta ez nahastu azkoz ere ugarixaua dan azken honekin. Jauzkarixak buru zorrotzaua, tinpano haundixaua eta begitik gertuau, eztarri txurixa, orbanik gabeko sabel txurixa eta atzeko hanka luziauak ditxu. Hala ere, holan esanda erreza ematen daban arren, erealitatian ez dia horren errez bereizten.

Baso-igel gorrixa (ezkerrian) eta baso-igel jauzkarixa (eskuman) (Rana temporaria - Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixan (Rana dalmatina) tinpanuan detailia
 Jarraixan larunbatian aurkitxutako baso-igel jauzkari gehixon argazkixak jartzen dizkizuet.

Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixak (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina)
Baso-igel jauzkarixa (Rana dalmatina), goroldixuan azpixan gordeta
Baso-igel jauzkarixan bila jun ginan arren beste anfibio espezie asko ikusi genitxun. Hemen ditxuzue argazki batzuk.

Baso-igel gorrixa (Rana temporaria)
Baso-igel gorrixan (Rana temporaria) errutia eklosionatu berri
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi), gaztia
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi), gaztia
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans)
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans), gaztia
Zuhaitz-igel iberiarra (Hyla molleri)
Zuhaitz-igel iberiarra (Hyla molleri)
Uhandre marmolairia (Triturus marmoratus), arra
Gailurretako uhandria (Ichthyosaura alpestris), emia

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus), arra
Uhandre palmatuak (Lissotriton helveticus), emiak
Amaitzeko eskerrak eman nahi dizkiot Oier Virizuelari. Putzu hauen jarraipena itxen dau eta gurekin etorri ezin izan zan arren, gomendio baliagarrixak eman zizkigun. Mertzi Oier!

Gaurkoz besterik ez. Ondo segi!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07