blogak

Naturzalia

Aurtengo sugegorri batzuk - Algunas víboras de este año

Aspaldiko partez sarrera berri batekin nator, aurten ikusitxako sugegorri batzuen argazkixak erakusteko asmotan.

Después de un tiempo sin publicar nada vuelvo con una nueva entrada, esta vez para mostraros varias fotos de algunas víboras que he visto este año.

Euskal Herrixan hiru sugegorri espezie aurkitzen dia, iberiar penintsulan dauden hirurak: sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei), aspis sugegorrixa (Vipera aspis) eta lataste sugegorrixa (Vipera latastei). Ipar isurialdian sugegorri kantauriarra daukagu eta hegoaldian berriz (Gasteiz eta Iruñea paretik hegoaldera gutxi gorabehera), aspis sugegorrixa. Azken hau nafar Pirineotan ere aurkitxu dezakegu. Lataste sugegorrixan banaketa eremua aldiz, oso mugatua da Euskal Herrixan, eta Bardeetako zati txiki batera bakarrik mugatzen da.

En Euskal Herria se encuentran tres especies de víbora, las tres que hay en la península ibérica: la víbora cantábrica (Vipera seoanei), la víbora aspid (Vipera aspis) y la víbora hocicuda (Vipera latastei). En la vertiente atlántica tenemos la víbora cantábrica mientras que en el sur (desde la altura de Gasteiz y Iruñea hacia el sur), está la aspid. Este último podemos encontrarlo también en el Pirineo navarro. Sin embargo, la distribución de la víbora hocicuda en Euskal Herria es muy reducida, limitándose a una pequeña zona de las Bardenas.

Aurten ikusi ditxuten sugegorri espezie hauen argazki batzuk erakusten dizkizuet. Gehixenak hirukote gazte baten konpainian ateratakuak dia, Aritz, Julen eta Pablokin, Euskal Herrixan, Huescan zein Burgosen.

Os muestro algunas fotos de las víboras de estas especies que he visto durante este año. La mayoría de ellas han sido fotografiadas en compañía de los jóvenes Aritz, Julen y Pablo, en el País Vasco, Huesca y Burgos.

· Sugegorri kantauriarra - Víbora cantábrica (Vipera seoanei)

Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Gipuzkoa.



Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Gipuzkoa.


Hurrengo 3 indibiduoek kolorazio berezixa daukate sugegorrixak izateko. Patroi tipikuak zigzag erako bandadun (arruntena) edota bi marra paralelodun bizkarraldia izaten dia, hau da, hainbat kolore edo tonalidadez osatutako diseinuak. Goiko indibiduoak bezela. Populazio gutxi batzutan aldiz, tonalidade bakarra erakusten dute, marrarik edo diseinurik gabe. Concolor izeneko patroidunak dia.

Los 3 ejemplares siguientes tienen una coloración atípica para ser víboras. Los patrones típicos de las víboras suelen ser el del zigzag (el más común) o dos bandas paralelas en el dorso, es decir, diseños formados por varios colores o tonalidades. Como los ejemplares de arriba. Sin embargo, en unas pocas poblaciones, muestran una única tonalidad, sin ninguna línea ni diseño. Son las llamadas concolor.

Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Araba.


Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Araba.


Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Araba.




Hurrengo argazkixak ere, sugegorri kantauriar batenak dia, nahiz eta kolore aldetik ez daban ematen. Indibiduo melaniko bat da. Kasu honetan alterazio genetiko baten ondorioz, melanina (pigmentazio iluna) gailendu da, eta ondorioz, berezko koloraziuan ordez kolore beltza dauka. Sorpresa politxa izan zan sugegorri hau aurkitzia.

Aunque no lo parezca por el color, las siguientes fotos, son también de una víbora cantábrica. Se trata de un individuo melánico. En este caso, a causa de un alteración genética, predomina la melanina (pigmento oscuro), y por tanto, en vez del color habitual suelen ser de color negro. Fue una grata sorpresa encontrar esta víbora.

Sugegorri kantauriarra | Víbora cantábrica (Vipera seoanei). Araba.





· Aspis sugegorria - Víbora aspid (Vipera aspis)

Aspis sugegorria | Víbora aspid (Vipera aspis). Araba.




Aspis sugegorria, gaztea | Víbora aspid, juvenil (Vipera aspis). Huesca.

Aspis sugegorria | Víbora aspid (Vipera aspis). Huesca.


Aspis sugegorria | Víbora aspid (Vipera aspis). Huesca.


Aspis sugegorria | Víbora aspid (Vipera aspis). Burgos.

· Lataste sugegorria - Víbora hocicuda (Vipera latastei)

Lataste sugegorria | Víbora hocicuda (Vipera latastei). Burgos.


Lataste sugegorria | Víbora hocicuda (Vipera latastei). Burgos.




Amaitzeko indibiduo kurioso bat erakusten dizuet. Lataste eta aspis sugegorrixen hibrido posible bat. Bi espezie hauen banaketa eremuen mugan, eremu berdinian bi espezieak bizi dianian (Burgosen adibidez), espezie bateko indibiduo bat beste espezie bateko indibiduo batekin ugaldu daiteke, bixen arteko ezaugarrixak izango ditxuan ondorengo bat emanez. Ondorengo hoiek ugalkorrak dia gainera, eta horrenbestez, nahaste haundi bat sortzen da eremu hoietan, indibiduo hibrido askokin. Proba genetikuak bihar izaten dia indibiduo hauen identifikazio zuzena ziurtatzeko.

Para terminar os muestro un individuo curioso. Un posible híbrido de víbora hocicuda y aspid. En el límite de distribución de ambas especies, cuando conviven las dos en el mismo territorio (en Burgos por ejemplo), se pueden reproducir dos individuos de diferentes especies, dando un ejemplar que tendrá una mezcla de características. Estos descendientes además, son también fértiles, por lo que se forma una mezcla enorme, con muchos ejemplares híbridos. Suelen ser necesarias las pruebas genéticas para asegurar una correcta identificación de estos.

Lataste eta aspis sugegorrien hibrido posiblea | Posible híbrido de víbora hocicuda y aspid (Vipera latastei x aspis). Burgos.

Gero eta sugegorri gehixau ikusi, orduan eta gehixo gustatzen jataz. Zoritxarrez baina, gizartiak beste modu batera ikusten ditxu. Nik argi daukat, ez dute daukaten fama txarra merezi.

Cuantas más víboras veo más me gustan. Pero por desgracia, la sociedad los ve de otra forma. Yo lo tengo claro, no se merecen la mala fama que tienen.

Sugegorri hauez gain, aste santuan beste sugegorri espezie ikusgarri batzuk ikusi nitxuan Ugandan. Ia laster erakusten dizkizuedan bertan ateratako argazkixak.

A parte de estas víboras, en semana santa, en Uganda vi otras increíbles víboras. A ver si os muestro pronto las fotos que saqué allí.

Ordura arte! ¡Hasta entonces!

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07