blogak

Naturzalia

Andújar eta Granada, katamotza eta bestelakuak

Urteko lehen astian Granadan egon nintzan oporretan. Eskiau eta turismo pixkat itxia zan gure asmo nagusixa, baina bitxo gutxi batzuk ikusteko ere aprobetxau genduan. Aurreko urtian katamotz iberiarra ikusten egon nintzan Andujarren (Jaenen) eta Granadara bidian gertu gelditzen jakunez, juterakuan handik pasatzeko aprobetxau genduan. Bagenekixan egun bakar bat gutxitxo zala katamotza ikustia ziurtatzeko, baina probatziarren ez genduan ezer galduko. Eta asmatu genduan. Goiz erdirako ailau ginan bertara. Ba ailau eta premio! Ailau ginan momentuan ikusi genduan katamotza! 

Katamotz iberiarra (Lynx pardinus)
Ondo hasi zan eguna, baina zoritxarrez, hortik aurrera ez genduan katamotz gehixo ikusi. Hala ere, beste bitxo interesgarri asko ikusi genitxun.

Orein arrunta (Cervus elaphus)
Orein arrunta (Cervus elaphus)
Adarzabala (Dama dama)
Untxia (Oryctolagus cuniculus)
Iberiar eguzki-arranoa (Aquila adalberti)
Iberiar eguzki-arranoa (Aquila adalberti) sai arrea (Gyps fulvus) erasotzen
Sai motza (Aegypius monachus)

Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius)
Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius), gaztea
Ilunabarra Sierra de Andújar parke naturalian
Hurrengo argazkixetako sugandilak Alhambran ikusi genitxun. Turismua itxen ere azaltzen dia bitxuak, jaja.

Andaluziako sugandila (Podarcis vaucheri), arra

Andaluziako sugandila (Podarcis vaucheri), emea
Hurrengo argazkixak ondo islatzen dau momentu batzutako gure frikismua, jaja. Alhambrako jardinetako pistinetan bitxo bila hasi, igelak aurkitxu eta argazkixak atera bihar klaro! Inguruko turistak flipatzen, baina ni nerera... jaja.

Alhambran igelak erretratatzen, jeje
Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi)
Anfibiuei laguntzeko hobekuntzen inguruko kartel bat ere topau genduan Alhambran. Lan politxa!

Alhambra barruan aurkitxutako kartela
Hurrengo egunetan Sierra Nevadan ibili ginan eskiatzen eta piriniotar basahuntzak (Capra pyrenaica) ikusi genitxun. Edarrak!

Etxerako bueltan Tablas de Daimiel Parke Nazionaletik pasada azkar bat in genduan eta paitxa interesgarri batzuk ikusi genitxun. Hurrengo sarreran erakutsiko dizkizuet! Bitartian, ondosegi!

(Ver traducción al castellano)

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07