blogak

Naturzalia

Alpiak 2020 - Alpes 2020

Udako oporretan Alpietan egon nintzan bikotiakin; Frantziako, Suitzako eta Italiako Alpietan. Beste askotan esan doten bezela, nahiz eta bidaia "bitxero" bat ez izan, ixa egunero ibili ginan mendixan, eta jakina, bitxo batzuk ikusteko aukera euki naban. Gainera, momentu puntual batzutan, nere kabuz buelta txiki batzuk eman nitxuan, espezie konkretu batzuk bilatzeko batez ere. Horrela, espezie interesgarri batzuk ikusi nitxuan, eta hoiek erakusteko sortu dot sarrera hau.

Durante las vacaciones de verano estuve en los Alpes con mi pareja; en los Alpes franceses, suizos e italianos. Como he dicho en muchas otras ocasiones, aunque no fue un viaje "bichero", anduvimos casi todos los días por el monte y evidentemente, tuve la oportunidad de ver algunos bichos. Además, en algunos momentos puntuales, di unas pequeñas vueltas por mi cuenta, sobre todo para buscar algunas especies concretas. Así, vi algunas especies interesantes y he creado esta entrada para mostrarlas.

Bidaiko sorpresa haundixenetariko bat lehenengo egunian bertan euki genduan. Frantziako Alpietara bidian, lehehengo gaba erdibidian pasau genduan, Orsini sugegorrixan banaketa-area barruan. Orsini sugegorrixa espezie oso berezi bat da, Europako herrialde batzuetan zihar populazio txiki eta aislatu batzuk bakarrik ditxuana. Gure kasuan, ez neukan ikusteko esperantza askorik (batez ere bila ibiltzeko asmorik ez naukalako), baina afal aurreko paseo bat ematen, bide bazterrian ikusi genduan bat. Brutala.

Una de las grandes sorpresas del viaje la tuvimos el primer día. De camino a los Alpes franceses, pasamos la primera noche a medio camino, dentro del área de distribución de la víbora de Orsini. La víbora de Orsini es una especie muy peculiar, con sólo unas pocas poblaciones pequeñas y aisladas a lo largo de algunos países europeos. En nuestro caso, no tenía muchas esperanzas de verla (sobre todo porque no tenía intención de buscarla), pero dando un paseo antes de cenar, vimos una en el borde del camino. Brutal.

Orsini sugegorria - Víbora de Orsini - Meadow viper (Vipera Ursinii). Frantzia.


Hurrengo sugegorrixa Frantziako Alpietan ikusi naban, Chamonix inguruko mendi ikusgarrixetan ibilibide bat itxen. Eguerdiko ordubixak zian, eguzkixak topera jotzen zaban, 35 Cº inguruko tenperatura zauan, eta telekabina batetik oso gertu eta jende asko pasatzen zan pista baten bazterrian zauan. Batzuetan baldintzarik onenekin ere, ez da ezer ere ez ikusten, baina beste batzuetan, baldintza txarrenetan, despistautako aleren bat aurkitzen da. Aspis sugegorri bat zan.

La siguiente víbora la vi en los Alpes franceses, haciendo una ruta por las espectaculares montañas de la zona de Chamonix. Eran las dos del mediodía, el sol pegaba a tope, había unos 35 grados, y estaba en el borde de una pista por la que pasaba mucha gente, muy cerca de una telecabina. A veces no se ve nada incluso con las mejores condiciones, pero otras veces, en las peores condiciones, se encuentra algún ejemplar despistado. Era una víbora áspid.

Aspis sugegorria - Víbora áspid - Asp viper (Vipera aspis). Frantzia.



Sugegorrixekin jarraitzen, gainontzekuak bidaian azken egunetan ikusi nitxuan, Italiako Alpietan. Nere helburua Walser sugegorri bat ikustia zan, bere banaketa eremutik oso gertu pasatzen ginanez, aukera aprobetxau biharra nakalako.

Siguiendo con las víboras, las demás las vi en los últimos días del viaje, en los Alpes italianos. Mi objetivo era ver a una víbora Walser, ya que como pasábamos muy cerca de su área de distribución, tenía que aprovechar la oportunidad.

Lehenengo egunian mendi buelta bat eman genduan, Walser sugegorrixan habitatian zihar. Goizian goiz, mendira igotzen hasi bezain laster, aspis sugegorri bat topau genduan. Zoritxarrez, makilkada bat jasotakua zala konturatu ginan, buru atzian golpe nabarmen bat zaukan eta. Ezjakintasuna medio, sugien fama txarrak gizartian barneratuta jarraitzen dau, eta jende askok makilkada bat emanez erreakzionatzen dau suge bat ikustian. Pena bat... Sugegorri honek behintzat bizirik jarraitzen zaban.

El primer día dimos una vuelta por el monte, por el hábitat de la víbora de Walser. A primera hora de la mañana, nada más empezar a subir al monte, encontramos una víbora áspid. Lamentablemente, nos dimos cuenta de que alguien le había dado con un palo o una piedra, ya que tenía un golpe evidente detrás de la cabeza. Por desconocimiento, la mala fama de las serpientes sigue interiorizada en la sociedad, y mucha gente reacciona de tal forma al ver una serpiente. Una pena... Al menos esta víbora seguía viva.

Aspis sugegorria - Víbora áspid - Asp viper (Vipera aspis). Italia.

Mendi-bueltia in eta gero, beste buelta txiki bat eman naban nere kabuz, Walser sugegorrixa aurkitzen saiatzeko. Saiakera horretan ziraun italiar bat (inoiz ikusi gabe naukan espeziea) eta iparraldeko suge leun bat ikusi nitxuan.

Después de una vuelta por la montaña, di otra pequeña vuelta por mi cuenta para intentar encontrar la víbora Walser. En ese intento vi un lución italiano (especie que no tenía vista) y una culebra lisa europea.

Ziraun italiarra - Lución italiano - Italian slow worm (Anguis veronensis). Italia.


Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea - Smooth snake (Coronella austriaca). Italia.

Gero, kriston zaparradak harrapau zian mendixan eta menditik korrika jeisten, labaindu eta demaseko kolpia hartu naban belaunian. [*Aste betera enterau nintzan belaunezurrian fraktura bat naukala]. Kostata jeitsi nintzan herriraino, baina Walser sugegorrixa ikusteko burugogorkerixan jarraitzen naban eta azken saiakeran beste aspis sugegorri bat topau naban.

Más tarde me pilló un gran chaparrón y bajando corriendo del monte, me resbalé y me di un gran golpe en la rodilla. [*Al de una semana me enteré que tenía una fractura en la rodilla]. Me costó bajar hasta el pueblo, pero seguía con la cabezonería de ver a la víbora Walser y en el último intento encontré otra víbora áspid.

Aspis sugegorria - Víbora áspid - Asp viper (Vipera aspis). Italia.


Belauneko minakin eta ixa ezin ibili, beste egun batez han gelditzia erabaki genduan. Atsalde osua furgonetan pasau genduan, baina alde on bat ere bazaukan gertautakuak: hurrengo goizian Walser sugegorri bat aurkitzeko beste aukera bat euki ahalko naban.

Con dolor de rodilla y sin apenas poder caminar, decidimos quedarnos allí otro día más. Pasamos toda la tarde en la furgoneta, pero esto también tenía un lado positivo: a la mañana siguiente podría tener otra oportunidad de encontrar una víbora Walser.

Egixa esan, hurrengo egunian belauneko kriston minakin jarraitzen naban, baina azken saiakera txiki bat nahi naban in. Muleta bezela erabiltzeko makila bat hartu eta han jun nitzan, kojo, sugegorri bila. (Orduan ez nakixan belaunezurra frakturauta nakala, klaro). Hirugarren aspis sugegorri bat topatu naban eta beste iparraldeko suge leun bat ere.

La verdad es que al día siguiente seguía con mucho dolor de rodilla, pero quería hacer un pequeño último intento. Cogí un palo para usarlo como muleta y allí fui, cojo, a buscar víboras. (Entonces no sabía que tenía la rodilla fracturada, claro). Encontré una tercera víbora áspid y otra culebra lisa europea.

Aspis sugegorria - Víbora áspid - Asp viper (Vipera aspis). Italia.




Iparraldeko suge leuna - Culebra lisa europea - Smooth snake (Coronella austriaca). Italia.

Belauneko min harekin, ezingo naban askoz gehixau aguantau, baina amore ematiar nauala... premio! Walser sugegorri bat topau naban! Argi zauan merezi nabala, jaja.

Con aquel dolor de rodilla, no iba a aguantar mucho más, pero cuando estaba a punto de dejarlo... ¡Premio! ¡Encontré una víbora Walser! Estaba claro que me lo merecía, jaja.

Walser sugegorria - Víbora walser - Walser´s viper (Vipera walser). Italia.
Walser sugegorrixa 2016an deskribatu zan espezie berri bezela. Ordura arte sugegorri arrunt europarra (Vipera berus) zala uste zan, baina azterketa genetikuek demostrau zuten espezie desberdin bat zala, itxuria bestetik oso aldendua. Banaketa eremua ere nabarmen bereizten da. Walser sugegorrixan banaketa eremua Italia iparraldeko zonalde txiki batera mugatzen da.

La víbora Walser fue descrita como nueva especie en 2016. Hasta entonces se creía que se trataba de la víbora común europea (Vipera berus), pero los estudios genéticos demostraron que se trataba de una especie diferente, al parecer muy alejada de la otra. También se diferencia notablemente el área de distribución. El área de distribución de la víbora Walser se limita a una pequeña zona del norte de Italia.

Urdinez Walser sugegorriaren banaketa eremua - En azul área de distribución de víbora walser (Ghielmi, Menegon, Marsden, Laddaga & Ursenbacher, 2016 (DOI: 10.1111/jzs.12138); http://novataxa.blogspot.com/2016/07/vipera-walser.html)
Walser sugegorria - Víbora walser - Walser´s viper (Vipera walser). Italia.



Sugiez gain beste bitxo batzuk ere ikusi genitxun. Narrastixekin jarraitzen, espezie arruntena sugandila bizierrulea izan zan. Mendiko trekking askotan ikusi genun baten bat. Horma-sugandila batzuk ere, baina proportziuan dezente gutxiau.

Además de las serpientes vimos otros bichos. Siguiendo con los reptiles, la especie más común fue la lagartija de turbera. Vimos alguna en muchos trekkings de montaña. También algunas lagartijas roqueras, pero bastante menos en proporción.

Sugandila bizierrulea - Lagartija de turbera - Viviparous lizard (Zootoca vivipara). Frantzia.
Sugandila bizierrulea - Lagartija de turbera - Viviparous lizard (Zootoca vivipara). Frantzia.
Sugandila bizierrulea, gaztea - Lagartija de turbera, juvenil - Viviparous lizard, juvenile (Zootoca vivipara). Frantzia.
Sugandila bizierruleak - Lagartijas de turbera - Viviparous lizards (Zootoca vivipara). Suitza.

Sugandila bizierrulea - Lagartija de turbera - Viviparous lizard (Zootoca vivipara). Suitza.
Horma-sugandila - Lagartija roquera - Common wall lizard (Podarcis muralis). Frantzia.
Horma-sugandila - Lagartija roquera - Common wall lizard (Podarcis muralis). Italia.
Horma-sugandila - Lagartija roquera - Common wall lizard (Podarcis muralis). Italia.
Anfibio partetik, ilusio gehixen in zian espeziea arrabio alpetarra izan zan. Noizian behin euri zaparrada batzuk tokau zitzaizkigun, eta horietako zaparrada bati esker, nahiko erreza izan zan arrabio hauek aurkitzia.

En cuanto a los anfibios, la especie que más ilusión me hizo fue la salamandra alpina. De vez en cuando nos tocaron algunos chaparrones, y gracias a uno de esos chaparrónes, fue bastante fácil encontrar estas salamandras.

Arrabio alpetarra - Salamandra alpina - Alpine salamander (Salamandra atra). Suitza.


Arrabio alpetarra - Salamandra alpina - Alpine salamander (Salamandra atra). Suitza
Arrabio alpetarra - Salamandra alpina - Alpine salamander (Salamandra atra). Suitza
Arrabio alpetarraz gain, uhandre alpetarrak, baso-igel gorrixak eta apo arrunt europarrak ikusi nitxuan.

Además de la salamandra alpina, vi tritones alpinos, ranas bermejas y sapos comunes europeos.

Uhandre alpetarra - Tritón alpino - Alpine newt (Ichthyosaura alpestris). Frantzia.

Uhandre alpetarra - Tritón alpino - Alpine newt (Ichthyosaura alpestris). Frantzia.
Uhandre alpetarrak, Mont Blanc-a atzean dutela - Tritones alpinos, con en Mont Blanc al fondo - Alpine newt, with Mont Blanc in the background (Ichthyosaura alpestris). Frantzia.

Uhandre alpetarra - Tritón alpino - Alpine newt (Ichthyosaura alpestris). Suitza.
Baso-igel gorria - Rana bermeja - European common frog (Rana temporaria). Fratzia.
Baso-igel gorria - Rana bermeja - European common frog (Rana temporaria). Fratzia.
Baso-igel gorria, gaztea - Rana bermeja, juvenil - European common frog, juvenile (Rana temporaria). Suitza.
Baso-igel gorriaren zapaburuak - Renacujos de rana bermeja - European common frog tadpoles (Rana temporaria). Suitza.

Baso-igel gorria - Rana bermeja - European common frog (Rana temporaria). Italia.
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo - European common toad (Bufo bufo). Frantzia.
Apo arrunt europarra - Sapo común europeo - European common toad (Bufo bufo). Suitza.
Goi-mendietan ohikuak dian ugaztun espezie batzuk ere ikusi genitxun. Gehixen poztu ziana basahuntz alpetarra. Pare bat aldiz egonda nenguan aurrez Alpietan eta oindik basahuntz alpetarra ikusi gabe jarraitzen naban. Chamonixen Elgoibarko lagun batzuekin elkartu ginan, eta Joseba Elustondok emandako indikazio batzuekin basahuntz konfiatu bat topau genduan. Gerora, Suitzan gehixau ikusi genitxun.

Vimos también algunas especies de mamíferos habituales en alta montaña. Lo que más me alegró fue el íbice. Había estado un par de veces en los Alpes y aun seguía sin ver el íbice. En Chamonix nos reunimos con unos amigos de Elgoibar y con unas indicaciones de Joseba Elustondo encontramos un confiado íbice. A posteriori, vimos más en Suiza.

Basahuntz alpetarra - Íbice - Alpine ibex (Capra ibex). Frantzia.




Basahuntz alpetarra - Íbice - Alpine ibex (Capra ibex). Suitza.

Basahuntz alpetarrez gain, sarriuak, marmotak, orkatzak... ikusi genitxun, paraje hoietan kale itxen ez debenak.

Además de los íbices, vimos rebecos, marmotas, corzos..., los que no fallan en esos parajes.

Sarrioa - Rebeco - Chamois (Rupicapra rupicapra). Frantzia.
Orkatza - Corzo - Roe deer (Capreolus capreolus). Suitza.
Marmota alpetarra - Marmota alpina - Alpine marmot (Marmota marmota). Frantzia.
Marmota alpetarra - Marmota alpina - Alpine marmot (Marmota marmota). Suitza.

Alpietan egonda, ezin zian elur-lorian argazkixak falta. Beste landare berezi asko ere ikusi genitxun, baina aitortu bihar dot ez diedala animalixei bezain beste kaso itxen. Hala ere, elur-loriak ikustiak ilusio asko itxen jarraitzen ditx.

Estando en los Alpes, no podían faltar las fotos de la flor de las nieves o edelweiss. Vimos muchas otras plantas especiales, pero debo confesar que no les hago tanto caso como a los animales. Aun así, ver las edelweiss me sigue haciendo mucha ilusión.

Elur-lorea - Flor de las nieves - Edelweiss (Leontopodium alpinum). Suitza.

Eta amaitzeko, oporretan ateratako panoramika desberdinekin osatutako collage bat. Bitxuak bakarrik erakusten ditxut normalian, baina oinguan ezin naiz paraje eder eta ikusgarri hauek erakutsi gabe geratu.

Y para terminar, un collage con diferentes panorámicas obtenidas durante las vacaciones. Normalmente suelo enseñar sólo bichos, pero esta vez no puedo quedarme sin mostrar estos bellos y espectaculares parajes.

Alpeetako panoramikak - Panorámicas de los Alpes
Besterik ez gaurkoz. Beste bat arte!

Nada más por hoy. ¡Hasta otra!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07