Zibernetikaren dohainak eta akatsak, sorpresak azken buruan. Makineria inteligente honek oroitarazi dit orain duela 13 urte baino gehiago, 2007ko urtarrilaren 23an alegia beheko sarrera hau egin nuela blog honetan. Haren bila jo eta ikusi dut egia dela baina, batek daki zergatik, nik sartu nahi nuen testuari (poematxo bat) azken lerroa falta zaiola egun hartako blogean.