Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2019/06/24 · Nafar periferiatik
Zure buruaz bertze benetan egin nahi baduzu eta ongi programatu, ezgai ezazu, hasteko, zeure biziraupen sena. Bertzela, lortu bai agian, [+]2019/06/23 · Nafar periferiatik
Ziurgabetasuneko mundu honetan, nolabaiteko ziurtasuna ematen du oin berbera beti herren ibiltzeak.2019/06/22 · Nafar periferiatik
Sare sozialetako ikasgaia: astakeriak ez dira elkarren antidoto, elkar kutsatzaile dira.2019/06/20 · Nafar periferiatik
Era anitz dago irabazirikoa galtzeko, eta errazena, galdutzat ematea: baita merkeena ere, hots, karioena gero berreskuratzeko orduan.2019/06/19 · Nafar periferiatik
Bandera-jostun tematiak, euren Patria josten ez dakitenak.2019/06/18 · Nafar periferiatik
Ez dut gustuko Donejakue Bidearen mistika, are gutxiago Damaskokoaren apologetika.2019/06/17 · Nafar periferiatik
Justiziaren ordez, Patria gorentzen duten epaile horiek.2019/06/16 · Nafar periferiatik
Inperioaren hizkuntzan baizik ibili ezin den neologismoa: patriañas = patrañas patrias, historizistak baiki.2019/06/15 · Nafar periferiatik
Eguzkia bera, beti aldakor, segundoz segundo. Zertara dator, bada, “Ezer berririk ez eguzkipean” betiko leloa?2019/06/12 · Nafar periferiatik
Hitz bila nabilela, hitzekin topo bainoago talka egiten dut.2019/06/11 · Nafar periferiatik
Ez zekien bizitzen ziurtasunen bati eutsi gabe, guztiak bata bertzearen ondoren erori arren. Azkenik, bizitzearen errorearen ziurtasunari eutsi zion, bizirik [+]2019/06/10 · Nafar periferiatik
Morborik galduko al lukete hauteskundeek justizia aurrean salatu ahal izanen bagenitu hautetsiak, emaniko hitza beraiek jan eta jendea gosez utzi [+]2019/06/09 · Nafar periferiatik
Zure erara maite zenuen hark bere erara ere zu: konbergentzia ezinean.2019/06/07 · Nafar periferiatik
Maiz, ikusle bakoitzak bere begi-okerra. Beharrik, ez baitu zertan txarra izan bi angelutatik fokuratu beharra.2019/06/04 · Nafar periferiatik
Ahanzturaren planetan hiltzen gara memoria bizia zaindu nahian.2019/06/03 · Nafar periferiatik
Proba zelai gisa hauteskunde giroan esperimentatu dute komunikazio eredu berria. Honetan datza: mezu post-ilustratuak, hots, ilustrazioaz neka eginda, arrazoiari uko [+]2019/06/02 · Nafar periferiatik
Ekonomia solidarioak zatiketaz gain batuketaz ere jakin behar. Hauteskundeetako hautagaitza solidarioek zatiketaz baizik ez, ordea?2019/06/01 · Nafar periferiatik
Gaurko feminista ahalketi lotsakor horiek, Beauvoir-en sexu borroka gramatika borroka bihurtu dutenak.2019/05/31 · Nafar periferiatik
Komunikazioa inkomunikazio bihurtzeko, komunikabideak inkomunikazio-jario. Horratx hainbat eta hainbatentzat komunikazio iraultza teknologikoaren balioa.2019/05/30 · Nafar periferiatik
M26ko hauteskundeetako nafar emaitzak (Foru Parlamentukoak) 27an goizean goiz ikusi eta urgentziazko artikulu hau idatzi nuen ARGIA aldizkarirako edizio digital [+]2019/05/29 · Nafar periferiatik
Beraiena nahi dute Espainia, “Nirea zela-eta hil nuen” zioarekin bere krimena zuritu zuenaren antzera beraiek egiteko, itxura osoz.2019/05/28 · Nafar periferiatik
Hain saiatua hainbat urtetan eskuin aldera begira jartzen, begi alferra suertatu zitzaion ezkerrekoa.2019/05/27 · Nafar periferiatik
Akilesek, oin bizkorretako erdijainko ustez hilezkor hark, non eta oinetan zuen orpo zaurgarri hilgarria.2019/05/26 · Nafar periferiatik
Beharrik, matematika hutsa hutsegile izan ohi da, bere hutsean edozeri aplikatuz gero.2019/05/25 · Nafar periferiatik
Hain etxezuloa desjabetu koitadua, kalezuloa eman zioten etxe.2019/05/24 · Nafar periferiatik
Ez omen dute jainkoekin sinesten eta ahal bezain laster euren burua jainkotzen dute.2019/05/23 · Nafar periferiatik
Pinu-adaburua bezalako intelektualak: Erronkariko pinuen enborra bezain tente eta landare baten arrazoimenekoak.2019/05/22 · Nafar periferiatik
Parabola: genero literarioa, hitza helmen handiko armatzat hartu eta puntua altuago doitzen duena, kurba parabolikoa matematikoki kalkulatuz itua bete-betean jotzeko.2019/05/20 · Nafar periferiatik
Meritu bikoitza, polemista izan gabe polemiko suertatzen denarena.2019/05/19 · Nafar periferiatik
Lagun paregabea, ene hura: beti ongi erranka nitaz eta ene lagunez, baita ene etsaiez ere.2019/05/18 · Nafar periferiatik
Zorakeria, eromen arrunt hori, jeinu apartak zorotzat jotzen dituena.2019/05/17 · Nafar periferiatik
Hain eskarmentu handikoa, non harritzeko ahalmena galdu baitzuen guztiz. Horretaz jabetu, horixe bere azken harrimena, eta idazteari utzi zion.2019/05/16 · Nafar periferiatik
Baliteke heriotza zuregana bat-batean espanturik gabe etortzea. Espantua, agian, zure senide, lagun, etsaiena…