Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2019/04/03 · Nafar periferiatik
Agnostiko egin zen: con todo dios bakean bizi nahi zuen.2019/04/02 · Nafar periferiatik
Argumentuen ordena bikainak ez du ziurtatzen haien bikaintasuna. Baina laguntzen du, behintzat, haietako batzuen funts eskasa ikusten. Eskertzekoa, betiere.2019/04/01 · Nafar periferiatik
Puntako komunikazio-agentziak bulografo bat behar du. Ebaluatuko dena: ausardia, irudimena, gaurkotasun nazional eta nazioartekoa, esperientzia sare sozialetan.2019/03/31 · Nafar periferiatik
Lehen, jendea erakartzeko, irakurle saiatuarena egiten zuten demagogoek; gaur, analfabeto arrandiarena.2019/03/30 · Nafar periferiatik
Jende jantzi-jantzia, uste duena autofikzioa Paris-Dakarrekoa dela.2019/03/29 · Nafar periferiatik
Inor ez da ez immoral ez amoral. Egon badaude moral mota hiltzaileak.2019/03/26 · Nafar periferiatik
Baliteke giza bizitzaren transzendentziak funtsik izatea bere hutsaltasun immanentean.2019/03/25 · Nafar periferiatik
Desenkusak, damu adierazpen baino gehiago, lidergo estilo berriaren eredu direnean.2019/03/22 · Nafar periferiatik
Inor ez du gozoki batek mikazten, salbu eta berari ez bertzeei ematzen dietenean.2019/03/20 · Nafar periferiatik
Inork ziurtatzen ez zidanez hutseginen ez nuenik, hutsegiterik handienean erori nintzen: kieto geratu.2019/03/19 · Nafar periferiatik
Hitz egiterakoan pixontzitik kanpo eginen zuelako sentsazioak gaina hartzen zionean, mutu gelditu nahiago. Horren despit mintzatu nahi izan zuen behin, [+]2019/03/16 · Nafar periferiatik
Alderdi bakoitzak bere estrategak ditu, kontu sozialei begira ere, behar bezala. Baina politikari hauek mugimendu sozial bat fagozitatzen badute, zer [+]2019/03/15 · Nafar periferiatik
Abstentzioa, beti, eraginkor: haren militanteen egoa puzten eta herritar xeheen hegoak zapuztenagotzen.2019/03/14 · Nafar periferiatik
Bere buruaren bila atera zen: pinpilinpauxen ehiztari plantan, jakina, sarerik gabeko ehiza tresna eskuan.2019/03/13 · Nafar periferiatik
Hiletetan atera dezakegun ondoriorik samurrena: denon onbidean, hil dezagun guztiok elkar.2019/03/09 · Nafar periferiatik
Hain erraz desengainatzen zen, non arazorik ez baitzuen engainu berriak irensteko.2019/03/08 · Nafar periferiatik
Kliska batean aienatu da negua eta desgaraiz etorri da primadera, nola izan den dakigula.2019/03/03 · Nafar periferiatik
Nekagarri nekaezin horiek, hain maiztarrak beti kalaka bera denon belarrietan paratzen.2019/03/02 · Nafar periferiatik
Burua galtzen duzunean, auskalo nondik zabiltzan. Zeure buruak galtzen zaituenean, ordea, badaki berak nondik.2019/02/28 · Nafar periferiatik
‘Innato’ berdin ‘jaio gabe’? Horrela dirudi espainiar sisteman justizia senak. Gaitz erdi ‘nasciturus’ bat izanen balitz!2019/02/22 · Nafar periferiatik
Bere huts egite berberetakoak bakarrik onak zirelakoan zegoen. Hutsik gabe.2019/02/15 · Nafar periferiatik
Asko irakasten du irakurtzeak: bertzeak bertze, zein ezjakin garen.2019/02/11 · Nafar periferiatik
Tabula rasa, Moisesen oholen antzeko hori, hainbat neofito eta konbertituren ustez. Ahaztu ohi zaie, alta, kondairak dioenez Moisesek berak apurtu [+]2019/02/10 · Nafar periferiatik
Kixote maitagarri horiek, Rozalejorena Neguko Jauregitzat hartzen dutenak.2019/02/09 · Nafar periferiatik
Ez dago ezkerreko infantilismorik, bai aldiz infantilismoan dezente murgiltzen diren ezkertiarrak.2019/02/07 · Nafar periferiatik
Ez zekien inoren aurka ahotsa goratzen: horrela egitean, beti desegoki gozakaitz.2019/02/04 · Nafar periferiatik
Hain sutsuki gaiztoa, non “Bertze inor etorriko, on eginen nauena” erranera zaharra ezin baitzuen jasan.2019/01/25 · Nafar periferiatik
Nik bezala pentsatzen ez duten guztiak etsaitzat joko banitu, hau gerra galdua, nirea!