Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2019/10/28 · Nafar periferiatik
Gehiegi kostatu zitzaigun boto eskubidea lortzea eta horixe nahiko lukete garai haietako buruen oinordekoek: boto eskubideaz balia gaitezen abstentziora jotzeko.2019/10/27 · Nafar periferiatik
Insomnioduna da, berau loak hartzen badu, hobekien hartzen duena.2019/10/26 · Nafar periferiatik
Dibulgatzaileak: zientzia-edo adituen argoten itzultzaile horiek, profanoei begira haien arkanoen desakralizatzaile itxuraz, baina maiz sakralizazioaren zabaltzaileak.2019/10/25 · Nafar periferiatik
Itzalak bere argia du, baina fokuak ematen dio luzera.2019/10/24 · Nafar periferiatik
Paradoxak: sinetsi beharreko misterioak teologietan, pentsarazteko akuiluak filosofietan, nahasbide labirintoak politikagintzan.2019/10/23 · Nafar periferiatik
Egon badaude Zuzenbidean adituak, analfabeto direnak eskubideetan.2019/10/20 · Nafar periferiatik
Ez diet gorroto, kondenatzaile horiek ematen didaten nazkari gorroto diot.2019/10/18 · Nafar periferiatik
Horiek zume lehor eta zurrunak, espainiar kaiola egiteko nahiago dituztenak!2019/10/17 · Nafar periferiatik
Biolentzia estatuaren monopolio da, baina estatua ere biolento horien monopolio ote?2019/10/16 · Nafar periferiatik
Katalunian, askoz hobe armatua, dudarik ez, espainiar diskurtsoa.2019/10/14 · Nafar periferiatik
Premisa nagusia, goebbels-tarra, errefusaezina: 3 + 3 = 5. 3 ematen didazu, eta abako hutsezinak erraten diguna:2019/10/12 · Nafar periferiatik
Zerk mindu egiten ditu horiek: zergen-eta agiriak euskaraz ere eurek beraiek ala bertze askok jasotzeak?2019/10/11 · Nafar periferiatik
Ekonomian, babes sistemen neurri guztiak ez dira onak, hain ziur, baina ultraliberalismoa batzuen babesle da beti, eta ez preseski babesik [+]2019/10/10 · Nafar periferiatik
Bertzeak bertze, zu zeu nork engainatzea nahiago duzun erabakitzeko askatasuna ere.2019/10/09 · Nafar periferiatik
Errealistek euren irrealismoan biziarazi nahi gaituzte.2019/10/08 · Nafar periferiatik
Boto baliagarria edo boto-emaile erabilgarriak?2019/10/07 · Nafar periferiatik
Konturatuko ote gara behingoz boto-emaile ilustratuok hauteskunde kontuetan artaldekeriak deus ere ez duela tontakeriatik?2019/10/06 · Nafar periferiatik
Oi, Nafarroako Auzitegi Gorenaren begizta malenkoniatsua, elebakarreko nazioaren nostalgiaz kiribildua.2019/10/05 · Nafar periferiatik
Deus ere ez dut testu handinahien kontra, baina betiere haien hariak apur bat goxo testurizatuz gero.2019/10/04 · Nafar periferiatik
Bere delirio etilo-poetikoetan, Vinogrado birbataiatu zuen Bilbo hiria malenkoniatsuki, Retrogadora bidaia prestatzen zegoela.2019/10/03 · Nafar periferiatik
Kontsekuente ez den jendez beterik dugu mundua, onerako ala txarrerako. Txarra bai, behintzat, nork bere inkontsekuentziekin kontsekuente izateari eusteko grina.2019/10/02 · Nafar periferiatik
Aurreiritziak, judizioa baino lehen gure burura iritsitako usteak.2019/10/01 · Nafar periferiatik
Nahi ez izanik ere ulertu nauzu, baina eskubidea duzu ez ulertu nahiago izateko.2019/09/29 · Nafar periferiatik
Oximoronak ditugu politikari kaskarrek gehien maite dituzten figura literarioak.2019/09/28 · Nafar periferiatik
‒ Ez dakit, baina zerbait egonen ote da bizitzaren ondoren. ‒ Zure bizitzaren ondoren? Hain ziur!2019/09/26 · Nafar periferiatik
Iritzigile kanonikoen metodoa: “Pentsatzen dudalakoan nago; beraz, banaiz”.2019/09/25 · Nafar periferiatik
“Pentsatzen dut; beraz, banaiz”, baina, ai ene, pentsatzen dudana baizik ez banintz izanen!2019/09/24 · Nafar periferiatik
Hedabide handiek hain dotore jantzitako egia biluzi horiek.2019/09/22 · Nafar periferiatik
Bipartidismoa, Espainian: bi aukera politiko herritarren eskuetan, IBEXaren botere bakarra sustatzeko.