Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2019/12/08 · Nafar periferiatik
Hitza ere objektua da, jakina, baina ez berak adierazten duen objektua.2019/12/06 · Nafar periferiatik
Beti egonen da uste duenik xalotasuna azpikeria mota bat dela.2019/12/05 · Nafar periferiatik
Zu ezagutzea zu maite izatea bada, zer ote da nosce te ipsum hura?2019/12/04 · Nafar periferiatik
Kodeak beren horretan hitz edo marrazkitxo huts gisa utzi, eta mutu gelditzen gara.2019/12/03 · Nafar periferiatik
Badaude, egon, iraultzaileak euren burua irauli beharko luketenak.2019/12/02 · Nafar periferiatik
Uneko aldaketak eskas izan daitezke, hain ziur, baina horietako bat oztopatzeak geroko oparoagoak ezinezko bihur ditzake.2019/12/01 · Nafar periferiatik
Katu-zuloetan, beti, katu-biloak. Artisau trebeen esku gero biloak hari bihurtzea.2019/11/30 · Nafar periferiatik
Ez zuen arrunkeriarik idazten, bai ordea jende arruntari begira. Baina ezin saldu, harik eta merkatu zabaleko atezainen eliteak orriak ireki [+]2019/11/29 · Nafar periferiatik
Aldakorrak izan ohi dira egunak, iraunkorrak ordea egunetako kezkak.2019/11/28 · Nafar periferiatik
Sinbolikoki baizik ezin dute adierazi sinboloen mespretxua.2019/11/26 · Nafar periferiatik
Itsusikeriak BIXENTE SERRANO IZKO Ez zuen oso harrera abegitsua izan Gimenoren izendapenak Hezkuntza Kontseilari gisa. Ez behintzat ezagun [+]2019/11/25 · Nafar periferiatik
Porrot-segida hori den bizitza, zeinaren pozgarria baita porrot egiten jarraitu ahal izatea.2019/11/24 · Nafar periferiatik
Interesik batere gabeko idazkiak eta ezin idatzizko interesak.2019/11/23 · Nafar periferiatik
Dohatsuak blasfematzaileak, beraiek Jainkoarekin sinesten baitute!2019/11/22 · Nafar periferiatik
Aditz irregulartasuna: ni naiz neu; zuk sailkatzen nauzu; hark madarikatzen gaitu; guztiok gaude nahasirik.2019/11/21 · Nafar periferiatik
Ez zekien igeri egiten, baina igerilekura jauzi egin beharrekoetan, berau bete ur nahiago.2019/11/20 · Nafar periferiatik
Oi Himalaiako eskalatzaile horiek, pausoz pauso eta eguraldi-giro egokia lagun, tontorreraino heltzen dakitenak!2019/11/19 · Nafar periferiatik
Dena ez da gari, eta gari denean ere ez beti garbi, den jainko-haragizkoena ere.2019/11/18 · Nafar periferiatik
Irabazle galtzailea Artikulu bat, “Syriza sindromea” izenburukoa, idatzi nuen Argia astekarirako joan den astelehenean goizean goiz. Hamaikak aldera bidali nuen [+]2019/11/17 · Nafar periferiatik
Ongiegi konbinaturiko kolorebiko banderadun bipartidismo horri senperrenak ikusarazten dizkio moreak.2019/11/16 · Nafar periferiatik
Ez dago pentsamolde idiosinkratikorik, bai aldiz, eta demasean, pentsamolde idiosinkretikoak.2019/11/14 · Nafar periferiatik
Batzuetan, zergati bihurrienek hartu arazten dizkigute erabaki zuzenak.2019/11/13 · Nafar periferiatik
Galderarik begi-bistakoenei, frankotan, erantzunik itsuenak.2019/11/12 · Nafar periferiatik
Estatu-politikari horien pedagogia, zeinaren konstruktibismoa konduktismoaren aurpegi amultsua baita.2019/11/10 · Nafar periferiatik
Ez dut gustuko zoritxar-igarlearena egitea, baina egitekotan, zenbat eta txarragoa izan hainbat eta hobe.2019/11/09 · Nafar periferiatik
Gaitasun politikorik ezaren formula hutsezina: (Aniztasuna = Gobernaezintasuna) = Gaitasunik-eza. & & & Atzo paratu nahi baina ezin izan nuena, [+]2019/11/07 · Nafar periferiatik
Boto berez balioduna eman nahiago dut, edozertarako baliagarria baino.2019/11/06 · Nafar periferiatik
Nahiago dut botoa eman enekotzat jotzen dudanari, beti berbera ez izanik ere.2019/11/05 · Nafar periferiatik
Ez dago gobernagarritasuna errazterik erratz kolpeka uxatzen balizko aliatuak2019/11/04 · Nafar periferiatik
Botoen arraste-arrantzak botoen kalak ahitzen ditu.2019/11/03 · Nafar periferiatik
Erregimenaren aldekoei botoa eta garaipena ematen badizkiet, haien gustuko dieta jarriko didatelakoan nago.2019/11/02 · Nafar periferiatik
Ez dut ene botoarekin engainatu nahi ni neu engainatu nahi nauena.2019/11/01 · Nafar periferiatik
Inoiz ez diot botoa eman inoiz desilusionatu ezinen nauela dakidan bati.2019/10/31 · Nafar periferiatik
Opari bat da ene botoa, bale, baina batere ez arrunta: arruntean, nori emanen arabera hautatzen dut oparia; boto oparietan, aldiz, [+]2019/10/30 · Nafar periferiatik
Kontuz nabil ene boto likidoak zer garaztatuko duen.