Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2020/01/17 · Nafar periferiatik
Gizakia, zenbat eta gehiago izan gauza, hainbat eta gizatiarrago?2020/01/16 · Nafar periferiatik
Ideologia anitzetan, etiketa distiratsuak salgai matxuratuentzat. Sozialdemokrazia, agian, horren paradigma.2020/01/15 · Nafar periferiatik
Ez zen superstizioso, eskuin belarri-zuloko burrunbari dagokionez salbu. Horrexek egin ohi zion burrunba.2020/01/14 · Nafar periferiatik
Nork bere herria maite dezake, noraino eta herrikideak gorrotatzeraino.2020/01/13 · Nafar periferiatik
Erratarik ez, Carta Magna diotena Carta Magma baita. Bereak egin du eta hasieratik espero izatekoa gertatu da, nahiz eta espero [+]2020/01/12 · Nafar periferiatik
Espainiar eskuintzarrean, Herioren ezkongai gehiegi, aukeran adultero izan nahiago dutenak: auzo-Herioren maitale.2020/01/11 · Nafar periferiatik
Aforismoen punteria euren ibilbide parabolikoetan datza.2020/01/09 · Nafar periferiatik
Ez iezadazue eginikoa madarika edo bedeinka, hain gutxi izan baitut nire esku egiteko; madarika edo bedeinka iezadazue egin nahi izan [+]2020/01/08 · Nafar periferiatik
Zerbait berri aurkitu izanaren zirrara zirraragarriago bihurtzen du hura aurretik hor zegoela egiaztatzeak.2020/01/07 · Nafar periferiatik
Inork ez du sen arrunta gidari. Nork bere sena jotzen du arruntzat.2020/01/06 · Nafar periferiatik
Elkar ikusezina baizik ez omen zuten partekatzen. Ez zen gutxi, gero!2020/01/05 · Nafar periferiatik
Latina dakitelakoan, res publica-ren zaintza artzaintza dela uste duten politikari horiek.2020/01/04 · Nafar periferiatik
Eguneroko eguzki berria, horixe originaltasuna, bitxikeriatzat jotzen ez dugun artean behintzat.2020/01/02 · Nafar periferiatik
Eskuineko zero horiek, jasan ezin dutenak ezkerrean suertatzea.2020/01/01 · Nafar periferiatik
Aldatu zara, pena ematen didazula diotsut eta zeu mintzen zarela diostazu. Nirea da pena ordea!2019/12/31 · Nafar periferiatik
Memoria trastetegi bihurtu eta edozein gomutarekin estropezuka.2019/12/30 · Nafar periferiatik
Sortzez depreziaturik daudenez doako probokazioak, mespretxagarriak dira.2019/12/29 · Nafar periferiatik
Neurtezinezko hitzekin neurtitzak sortzea, horixe agian garai bateko euskal poiesis.2019/12/28 · Nafar periferiatik
Denbora urre izanen balitz, ba ote legoke adindun pobrerik?2019/12/27 · Nafar periferiatik
Hasiera gabeko betierekotasunaren kaos mortal aspergarriari zaharkitze programatua ezarri zion Kronosek, eta bizitzaren ordena sortu.2019/12/26 · Nafar periferiatik
Eder-usteak nahikoa du keinu doan bat itsusi agertzeko. Itsusiak kosmetika garestira jo behar du eder agertuko bada.2019/12/24 · Nafar periferiatik
Teknokrazia, Giza(rte) Immunoeskasiaren Birusa inokulatzen duen ideologia, bera ez bertze guztietan.2019/12/23 · Nafar periferiatik
Hedabide espainiar kanonikoetako solaskide gehienei tertuliano izena dagokie hobekien: Tertuliano apologista zaharraren hitz jario distirantarengatik ez preseski, baina bai ultramontanismoaren [+]2019/12/22 · Nafar periferiatik
Politikari sasi-zientifiko horiek, uste dutenak proba-eta-kale-proba-eta-kale metodoa La traviata abestu arte tximinoari egurra ematean datzala.2019/12/21 · Nafar periferiatik
Serioago izanen bagina, askoz gauza gehiagori eginen genioke barre.2019/12/20 · Nafar periferiatik
Mozkor politikoen garaiak, non hain zaila den lerro zuzena mantentzea!2019/12/19 · Nafar periferiatik
Batzuetan, hobe da solaskideak entzuteko moduan baina zeure buruari galde egitea, batik bat beldur bazaude bertzeak ez ote duen gaizki [+]2019/12/18 · Nafar periferiatik
Zientziak dioena dioela, arruntean patatak, plantatu ez, ereiten jarraitzen ditugu.2019/12/17 · Nafar periferiatik
Zergatik, ote, matrimonio eta patrimonio terminoen paralelismo etimologiko hori?2019/12/16 · Nafar periferiatik
‘Bortz-axolatien’ despit. Bixente Serrano Izko Hor nonbait irakurri dut, gutxi duela, gogoeta bat belaunaldi desberdinen segidan Arkimedesen palankarena [+]2019/12/15 · Nafar periferiatik
Klima krisiaren aurrean bortz-axolatiak ez dira bortz bakarrik, hamaika baizik.2019/12/12 · Nafar periferiatik
Adituen munduak bizi gaitu, baita kea erosterakoan ere. Eta ez zaizkigu falta kea saltzen adituak, super-azpiegituretan adibidez.2019/12/11 · Nafar periferiatik
Harako egun hartan, Maisu Handiak, mortu eta harritzetan bakardadean ibiltzeaz mortal asperturik, bere ikasle jarraitzaile kutunenak bildu eta erran zien: [+]2019/12/10 · Nafar periferiatik
Egon, Loretxu maitea, zerikusirik ez du fotosintesiak selfieekin.2019/12/09 · Nafar periferiatik
Politikagintzako buru horiek, zeintzuei euren egitasmo guztiak txio batean kabitzen zaizkien.