Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2019/09/17 · Nafar periferiatik
Ongi dakigunez, eguzkiak berriro ere hasi zen bira egiten lurraren inguruan, Galileoren aitortza ondoren.2019/09/16 · Nafar periferiatik
Etsairik ez du prebentziozko gerrak: etsai bihurtu baino lehen garbitzen du edonor.2019/09/15 · Nafar periferiatik
Zer nazionalistago: estatu gabeko nazionalistek estatudun nahi izatea, ala nazio anitzetako estatudunek estatua nazio bakar bihurtu nahi izatea?2019/09/14 · Nafar periferiatik
Euskaldun berri vs. euskaldun zahar, kristau berri/konbertitu vs. kristau zahar/peto bezala?2019/09/13 · Nafar periferiatik
Badaude, egon, takto batere gabeko estrategiak, takto gutxiko taktizismoak dauden bezala.2019/09/12 · Nafar periferiatik
Sofista batek inoiz ez du premisa nagusia ukatzen, mozorrotu egiten du.2019/09/11 · Nafar periferiatik
Bipartidismoa krisian: hiru alderdi ditu gaurko Espainiak bipartidismoaren alde.2019/09/09 · Nafar periferiatik
Eskutik doaz batez bertzeko kultura maila baxua eta batez bertzeko ezjakintasun maila altua. Halako moldez non besarkada estu batean bat [+]2019/09/08 · Nafar periferiatik
Hanka sartzea hankek buruari ez obeditzeagatik, malo. Are okerrago, buruari obeditzeagatik denean.2019/09/05 · Nafar periferiatik
Bertzeen kontura baina lagunen arteko barne kontsumorako da sarkasmoa.2019/09/04 · Nafar periferiatik
Bere gakoak ditu ironiak, bi solaskideek partekatu beharrekoak. Bertzela, sarrailagilearena eginen du solaskide hartzaileak, baldarki.2019/09/02 · Nafar periferiatik
Batean kale egin eta bertzean balekoaren zain utzi ohi gaituztenak.2019/08/31 · Nafar periferiatik
Zer erran bakarrik, zer eta nola erran, eta nola erran bakarrik inporta zaienak.2019/08/30 · Nafar periferiatik
Polemista aparta berau: eztabaidatu bainoago, negoziatu egiten zituen argumentuak.2019/08/28 · Nafar periferiatik
Mesfidati ni, oso, hedabide handien agenda eta edukiekin. Egunen batean niri interesatzen zaizkidanak zabalduko balituzte, ene usteekin mesfidatzen hasi beharko [+]2019/08/27 · Nafar periferiatik
Hagitz zabaldurik, gaur, humanitarismoa: baita katastrofeak ere omen dira humanitario.2019/08/26 · Nafar periferiatik
Europa itotzen. Horixe du Europak mundu osoa konkistatu izanak. Eta “zibilizatu” izanak.2019/08/24 · Nafar periferiatik
Euskaraz alfabetaturiko euskaldun zahar gazte horiek, zeinetan bakoitzak alfabetatu gabeko bere txokoko euskara bakarrik jotzen duena jatortzat.2019/08/23 · Nafar periferiatik
Ez onerako ez txarrerako inork ez zionez kontuan hartzen bere obra, autokritika literarioari ekin zion.2019/08/22 · Nafar periferiatik
Bonba hark hain katastrofe humanitario handia sortu zuen, non jaurtitzaileari humanitarismoaren domina eman baitzioten.2019/08/21 · Nafar periferiatik
Ongi pentsatzera deliberaturik, zenbat pentsamendu onbera ez ote nuen errefusatu behar!2019/08/20 · Nafar periferiatik
Arrakastak hiltzen ditu batzuetan behin betiko izan nahi duten tesiak, eta suizidio bokazioarekin jaiotzen dira berauek.2019/08/19 · Nafar periferiatik
Sentitzen dut, baina ez dago interpelatzen nauen gauzarik. Kasurik onenean, nik neuk galdetzen diot ene buruari gauzez.2019/08/15 · Nafar periferiatik
Erraniko zera hori mingarri bada, are mingarriagoa nork dioen.2019/08/14 · Nafar periferiatik
Badaude bertuteak eurekin zeraren falta dakartenak, ez dago bertute den faltarik.2019/08/13 · Nafar periferiatik
Neotik ezer gutxi ikusten dut G7 delako horren liberalismoan, bai, ordea, ultratik asko.2019/08/12 · Nafar periferiatik
Inor ez gara nor masterren bat gabe titulitiseko mundu honetan, baina badirudi politikari batzuen masterrek gauzarik agerikoenak ez ikustera daramatzatela.2019/08/11 · Nafar periferiatik
Agitprop mota guztiek diotena diotela, milaka mila aldiz errepikaturiko egia bat ez da gezur bihurtzen.2019/08/10 · Nafar periferiatik
Haren jakinduria sen arruntaren mailakoa zela-eta, bere burua bertze inor baino jakintsuagotzat jotzen zuela leporatzen zioten.2019/08/09 · Nafar periferiatik
Ez dut inoren etikarik eza salatzen, hainbaten etikei darien kiratsa baizik.