Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2018/04/04 · Nafar periferiatik
Ene biluzkerian hemen: soin-itsuskeria, baiki, baina zein ederki landua urte luzeetan!2018/04/03 · Nafar periferiatik
Aho baldintzatuetan, apodosia, nolakoa den protesia.2018/03/31 · Nafar periferiatik
Hitzontziak, buruargi agian, baina buruargi hits-ontzi.2018/03/30 · Nafar periferiatik
Badakit inor gutxi etorriko dela bat ene planteamendu honekin: edo amoraltzat jo edota erlatibista naizela leporatuko didate gehienek. Amoral ez [+]2018/03/27 · Nafar periferiatik
Ilustrazioaren fruitu bat izan zen espetxealdi zigorrak, delituarekiko proportzionala izateaz gain, delitugilea birgizarteratzea izan behar zuela helburu. Birgizarteratze kontzeptuak badu [+]2018/03/26 · Nafar periferiatik
– Odolbero idatziriko auto judizialak horiexek odol-delituak! – Baina penalki aringarri izan ohi da odolberoarena. – Are salbueslea ere itxura [+]2018/03/25 · Nafar periferiatik
Demokrazia abizendunekin ez fio, organiko abizendunarekin adibidez. Demokrazia organiko baten kume da 78ko erregimen hau, haren geneak daramatza ADNan. Analogia [+]2018/03/23 · Nafar periferiatik
Eraile frankista haien dominak gurtzen dituzten demokrata hauek2018/03/22 · Nafar periferiatik
Bizitzaren zentzu bila alferrik neka-neka eginda, etsi eta berak eman zion zentzua bizitzari.2018/03/21 · Nafar periferiatik
Udaberriko ipar beltz honek, nola bultzatzen nauen hegoaldera! Jai du ordea: inolako asmorik ez nik iparra galtzeko.2018/03/16 · Nafar periferiatik
Populismo garaiak, buruargi eskaseko buruzagien sasoia.2018/03/15 · Nafar periferiatik
Buru jibarizatuak, non ideia bakar bat sartzen den, iritzi-guruek inokulatua.2018/03/12 · Nafar periferiatik
Kontrabandisten paradoxa mugagabea: zer izanen ote zen haien mugagabeko lan beharraz mugarik ezean?2018/03/10 · Nafar periferiatik
Populismo garaiotan, kopeta-bidun ditugu fronte bakarraren zaleak.2018/03/07 · Nafar periferiatik
Gaztigu egiten dizuet: ene X kromosomak greba eginen didanez, ez zait bihar deus ere bururatuko.2018/03/07 · Nafar periferiatik
Lortuko bazenute mundua geldiaraztea, geldiezinean mugituko litzateke nirea.2018/03/07 · Nafar periferiatik
Askatasun grinagatik itxi zutenez libreago ikusten zuen bere burua, kateatuagoak, ordea, askatasunaz ez-axolati kalean geratuak: kale egin zuen bere baitan [+]2018/03/06 · Nafar periferiatik
Zure irakurketa neuk ere eginen banu, zu bezain kritiko izanen nindukezu egilearekin. Ene buruarekin.2018/03/05 · Nafar periferiatik
Bere lan txarrena izanen zelakoan zegoen, eta pozik.2018/03/04 · Nafar periferiatik
Anjel Lertxundik dio Horma eleberriko pertsonaia bati buruz: “Orduan intuizioa deitzen zion gaur etika deitzen dionari”. Gaur bizi gaituen puritanismoaren [+]2018/03/02 · Nafar periferiatik
-Inork ez nau serio hartzen ene ideietan. -Agian horrexegatik jarraitzen dizute serio-serio jarraitzen dizutenek.2018/02/26 · Nafar periferiatik
Lotsari(a)k gabeko sinekdoke zaleak bere parteak bere buru osotzat jo.2018/02/19 · Nafar periferiatik
Ergelkeria bakoitzak hiltzera eramanen bagintu, ez litzateke gizakia izanen harri berean bi aldiz oztopo egin dezakeen izaki bakarra.2018/02/18 · Nafar periferiatik
Hain begi-bistakoa, non ezin daitekeen egia izan. Horixe ez ikusiarena egiten duenaren ikusmoldea.2018/02/17 · Nafar periferiatik
Historiaren Aurrerabidearekin sinesten zuelako omen zen progresista. Konformista halakoa! Horrekin sinesten ez duelako saiatzen da progresista Historia Aurrerabidean eramaten.2018/02/16 · Nafar periferiatik
Bandera espainolak Kataluniako balkoi pribatuetan? Biba hi, to! Alta, Katalunia dela-eta Gaztela, Andaluzia, Euskal Herrikoetan…, hori zekenkeria!2018/02/15 · Nafar periferiatik
Une labur-labur batean munduko gazteena izan zen, inolako lehiarik gabe. Zer nolako lehia, ordea, segundo frakzio batean munduko zaharrena ere [+]2018/02/12 · Nafar periferiatik
Tontorik ezdeusena, denerako lanabesik erabilgarriena.2018/02/12 · Nafar periferiatik
Ene lanegunak erretiraturik, ez dute zertan batera joan astelehenek eta astelegunek, lan(aste)arteek ez bezala.2018/02/09 · Nafar periferiatik
Ideietan malabarista, agian, baina, ziurrenik, funanbulista iritzietan.2018/02/08 · Nafar periferiatik
Batzuetan hobe ohiko ohia eta ezohiko ohia ohikoa eta ezohikoa baino. Ohia izatera heldu ez denak jakin ezin duena.