Egilea: Bixente Serrano Izko
Twitter: @Bixentesi
Bixente Serrano Izkoren bloga Berrian.
2020/05/15 · Nafar periferiatik
Denok berdin legegilearen aurrean, batere ez berdin lege-zaindariaren aurrean.2020/05/14 · Nafar periferiatik
Bortz axola batzuei urruntze fisikoak, urruntze soziala gorde artean.2020/05/13 · Nafar periferiatik
Egia bat eszeptizismo puntu batekin azaldurik, ez al da sinesgarriago suertatzen?2020/05/12 · Nafar periferiatik
Zer baino zer kaltegarriago: burokraziaren hozkeria ala berokeria?2020/05/11 · Nafar periferiatik
Zuk eta biok, bale nork bere buruari engaina diezaiola, ez ordea elkarri.2020/05/10 · Nafar periferiatik
Lehen, Callejaren ipuinak edo istorioak deitzen genien. Garai-oste melenga eta pedante hauetan, errelato deitzen diegu.2020/05/09 · Nafar periferiatik
Ideia-ama handiak guztiak erditzen dira ideia-alabez. Alta, ez beti zintzoez.2020/05/08 · Nafar periferiatik
Edonork egin dezakegu ezer onik, asmorik txarrenarekin.2020/05/07 · Nafar periferiatik
Bada, ez, ez dut zentzu arruntik izan nahi, berezi-berezia nahiago. Baina ezin, arruntarekin moldatu beharko.2020/05/06 · Nafar periferiatik
Teoria berriendako, mintzo berriak, dagozkien bezala. Gero, badaude mintzo berriak asmatzeagatik teoria berriak asmatu dituztela uste dutenak.2020/05/05 · Nafar periferiatik
Zertan den, nekagarri izan naiteke, bai eta nekagaitz ere. Inola ere ez, ordea eta guztion onerako, nekaezin.2020/05/04 · Nafar periferiatik
Koronabirusaren lurraldetasuna ez dagokio lurraldetasun administratibo-politikoari. Mikro-zomorrotxoak deus ere ez daki ez geografiaz ez historiaz ez politikaz. Zerbait jakitekotan, eta [+]2020/05/03 · Nafar periferiatik
Bihotzak erran dizu zertxobait idazteko, ez dizula erran ordea ez zer ez eta zertaz ere. Haztamuka hasi zara orduan [+]2020/04/30 · Nafar periferiatik
Segurtasun bitarte fisikoa urruntze sozial bihurtzen duen hizkera.2020/04/29 · Nafar periferiatik
Onik sortzen duen gaitzik izatekotan, gaitzaren albo kalte mota bat izanen litzateke.2020/04/28 · Nafar periferiatik
Kontu errazak zailtzen dituztenei euren errazkeria zaildu beharko genieke. Baina hau bai zaila!2020/04/27 · Nafar periferiatik
Esperientziak baino askoz eskarmentu gutxiago metatu ohi ditugu.2020/04/25 · Nafar periferiatik
Neurri indiskriminatuak oro, indiskriminatuki diskriminatzaile.2020/04/24 · Nafar periferiatik
Erdipurdiko ideiak bururatzen zaizkidanean, ez dakit non dudan ez ipurdia ez burua.2020/04/23 · Nafar periferiatik
Onberatasunetik onkeriara irristada erraz inozo hori.2020/04/22 · Nafar periferiatik
Ez ditut zertan jo etsaitzat ene etsaien lagun guztiak.2020/04/21 · Nafar periferiatik
Zibernetikaren dohainak eta akatsak, sorpresak azken buruan. Makineria inteligente honek oroitarazi dit orain duela 13 urte baino gehiago, 2007ko urtarrilaren [+]2020/04/20 · Nafar periferiatik
Mikro-zomorrotxoa arma, beraien esku ez dauden gobernu guztiei gerra biologikoa egin nahi diete Vox-zero eta PPlerdo horiek.2020/04/19 · Nafar periferiatik
Platero astotxoari zor zaion begiruneagatik: astakeriak ez dituzte astoek egiten.2020/04/18 · Nafar periferiatik
Bai eta faxista bati ere barka diezaioket hainbat gauza. Ez iezadazue gainera eska hari gorroto izateari uzteko.2020/04/17 · Nafar periferiatik
Ergel baliagarritzat jo izan zuten eta bera pozik behingoz: ergelarena bazekien, baina deusetarako ezgauza ere ikusi zuen beti bere burua [+]2020/04/14 · Nafar periferiatik
Ezin dugu paradisu bat ere sortu, bai ordea hamaika infernu. Eta amets egiten jarraitu.2020/04/13 · Nafar periferiatik
Ultraliberalismoa, liberalismoaren lepoan jarririko zetazko soka-laster hori.2020/04/12 · Nafar periferiatik
Kontzeptuak oro, metafora. Izan ere, ‘ideia’ = itxura/forma/irudi. Alta, anitzentzat, ideien hil-jantzi dira kontzeptuak.2020/04/11 · Nafar periferiatik
Inork bere azken hatsa eta hurbilekoei hats berriak ematerakoan bihurtzen da bera norbait.2020/04/10 · Nafar periferiatik
Espezialistak, hain funtsezko laguntzaile horiek, zientzia laguntzaileen aurrean itsuarena gehien egiten dutenak.2020/04/08 · Nafar periferiatik
Heroiak izanen balira, Carlylerenak, Historiara pasatu direnak, ala Brechtenak, haiek pasatu direneko Historia anonimoki egiten dutenak?2020/04/07 · Nafar periferiatik
Hau pagotxa, #geratuetxean hashtagarena, agintekeria zaleentzat!