blogak

Musika Master

Musika 

Bizkaiko rockaren onenak saritzeko II. KOSKA SARIEN banaketa

Bigarren urtez jarraian, Bizkaiko rockaren munduak ospakizun-gaua izango du. Azaroaren 5ean, 21:00etan, KOSKA SARIAK banatuko dira, Bizkaian egindako ROCKA saritzeko. Ospakizuna Euskalduna Jauregiko Urban Hall areto ikusgarrian izango da. Ekitaldia VINILO FMk, Kantauriko kostaldean igortzen duen rock and roll estiloko irratiak, eta MUSIKA MASTERek antolatu dute. 2017tik, programa BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK babesten du, tokiko musika sustatzeko.

Ekitaldia Garazi Elgezabal eta Josetxo López Inchaurbek aurkeztuko dute, eta Bizkaiko dozena erdi rock-talderen ZUZENEKO musikaz gozatzeko aukeraz gain, kategoria hauetako 2019ko sarituak ezagutuko ditugu:

  • 2019ko KOSKA SARIA DIFUSIOARI
  • 2019ko KOSKA SARIA MUSIKA IBILBIDEARI
  • 2019ko KOSKA SARIA SORTU BERRI DEN TALDEARI
  • 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) LOKALIK ONENARI
  • 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK DISKORIK ONENARI
  • 2019ko KOSKA SARIA (IKUSLEEK AUKERATUA) ZUZENEKO ROCK TALDERIK ONENARI
  • 2019ko KOSKA SARIA (BIZKAIKO TALDEEK AUKERATUA) ROCK TALDERIK ONENARI

Lehenengo hiru kategoriak epaimahai espezializatuak aukeratuko ditu, eta zuzeneko rock-talderik onenaren KOSKA SARIA, aldiz, ikusleek aukeratuko dute Musika Master eta Vinilo FMren sare sozialen bidez. Gainerako sariak Musika Masterren datu-basean izena emanda dauden Bizkaiko taldeek aukeratuko dituzte.

Rock talderik onenaren 2018ko KOSKA saria irabazi zuen taldeak, LAST FAIR DEAL taldeak, sari-banaketan parte hartuko du, gure lurraldeko kultura-munduko beste pertsona ospetsu batzuekin batera, eta emanaldia eskainiko dute ekitaldiaren ondoren.

Aurtengo berritasun gisa, hainbat herritan (Leioa, Zalla, Getxo, Barakaldo eta Bilbo) KOSKA IBILTARIAK izango ditugu, aurretiko saioak. Saio horietan, Vinilo FMk zuzeneko irrati-saioa egingo du eta inguruko taldeek kontzertua eskainiko dute.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07