blogak

Musika eta euskara

"Soundcool" Ikastaroa

Ikasturte berria lan berriak!. Baina naiz eta gelatik kanpo egon, mintegitik datozen berriak eta jarraitzen ditudan blogak egunean "mantentzen" naute, Ana Petrirena eta bere musikarma, potente hasi da beti bezala: Bere bideoak itzel politak, poxpolinarekin hasi (zu ausarta!), erdi aroa.... beti bezala lan fin-fina. Eta Itziar Matanzas eta bere Musikakueto: kontzertuak, sorgiñen gaua, egungo euskal musika (lan bikaina egin duzuena)..hau ere, nola ez " de 10".
Gehiago daude baina ondiño hotz xamar, ea animatzen diren!.
Ni "lugorri" nagoen bitartean konektatuta jarraitzen saiatuko naiz, eta atzo eskolako musika maisuak, zelako inbidia!!!, komentatu zidan ikastarotxo baten berri ematera natorkizue, ni jada apuntatu naiz. 
Bizkaiko berritzegune nagusiak antolatutako SOUNDCOOLaren ingurukoa. Ea zelan dagoen!



jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07