blogak

Musika eta euskara

Musika Jardunaldia 2018

Gaur IX. Musika jardunaldia ospatu da, urtero bezala Bilboko J.C Arriaga konserbatorioan.
Eta berriro ere, gauza oso interesgarriak. Guztion lanarekin egiten den jardunaldia da hau, eta aurten nire lanaren zatitxo bat aurkeztea ere tokatu zait. Urduritasuna pasata hona hemen zerekin gelditzen naizen, hausnartzeko eta buruan bueltatxo batzuk emateko.

     -REGGIO EMILIA metodologiaren kasu erreala Azpeitiko       ikastolan.  Lehenengo pausua eskola osoa anbientetan banatzen hasi eta protagonista umea. Gehiago irakurri eta jakiteko gogoarekin gelditzen naiz, beraz seinale ona!.


Gehiago irakurtzeko : LA MALETA DE LOS SUEÑOS
Tesis hau ere interesgarria: "ENFOQUE REGGIO EMILIA Y SU APLICACIÓN EN..." 

     -LUTHERIAREN LANTEGIA: Oso ideia ona Luthierraren lana ezagutzeko eta norberak bere musika tresna egiteko. Nahiz eta DBHrako aurkeztu, 3. ziklo batean ere egingarria ikusten dut. Prezioa agian gure errealitaterako... agian... erabilgarritasuna ere kontutan hartu behar da eta!


     -UKELELE TAILERRA: Nahiz eta mintegian Marcosekin ikastaroa egin, primeran etorri zait ikasitakoa gogoratzeko, eta bai, ez dut alde batera uzten datozen urteetarako.




      - PERCUSIÓN CORPORAL E INTELIGENCIAS MÚLTIPLES: Oso oso interesgarria, honek ere hasunarketa sakona egiteko, baita martxan jartzeko ere!.




Beti bezala, mila esker jardunaldi hau antolatzen duzuen guztiei.
Mila esker ere, nire lana kontutan hartzeagatik.
Berriro ere lana udarako!!











jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07