blogak

Musika eta euskara

Datozen kontzertuak

Urtea potente hasiko dugu, bai. Aste honetan azaldu dizuedan bezala, datozen asteetan hainbat kontzertu eukiko ditugu. Hementxe doa, daukagun informazioaren laburpena.

DOREMIKA. Bilboko akordeoi orkestra sinonikoak eskainiko digu. BBK aretora joango gara 3. eta 4. mailako ikasleekin batera. Noiz? urtarrilak 16an, asteartean.
Zer entzungo dugu bertan? informazio hori....sorpresa omen da!


ABAO. Egun horretan bertan, urtarrilak 16, baina arratsaldez, 6. mailan  lantzen ari garen OPERA proiektuaren barruan, aurrentsegura joango gara. Ikusi eta entzungo dugun opera Masseneten  MANON.



BOS. Eta, momentuz, bukatzeko, urtarrilaren 25ean, 1.mailatik 5.mailarako ikasleok Sarrikoko kontserbatoriora joango gara, urtero BOSak prestatzen duen kontzertu didaktikora. Esan dizuedan moduan, aurtengo protagonista ARPA da. Hona hemen zer entzungo dugun, eta zer ikasi behar dugun!


Mila esker Itziar, Musikakueto,  prestatutako lanagatik.

Momentuz diñot, Agate Deuna eta iñauteriak bertan ditugulako ere,eta zeñek daki......agian beste kontzerturen bat? adi egon!





jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07