blogak

Mundu(ko)loreak

Zergaitik militatzen duzu?

Ze politta den urteak betetzea!!

Opariak jasotzeaz gain, egun berean urte osoan jasoko ez dudan begirada jaso nuen.

Urtarrilaren 29a. Telefono deia. Dagoeneko, argi dago zertaz hitz egiten dugun soilik, ezta? Horixe bera: Politika. Elkar ez biluzteko erabiltzen den funtsik gabeko gaia (Izan daiteke ondarrutar futbolaria edo Klaudio Landaren betaurrekoen kolorea, berdin dio. Hau da, “txitxinabo” konbertsazioak. Nik ere horrelako eskaskeriak badauzkat. “Txitxinabo” naiz. Errealitatetik  ihes denok egin behar izaten dugu…) Besteen aurrean erropa kentzea erreza da. Biluztea ez. Nola biluztu, besteen desgraziekin poztu eta informazioa besteak zapaltzeko gordetzen duen gizartearen aurrean aurkitzen bagara? Tira! batek nahi ez badu, bestea larrua jo gabe geratu behar…

Luze joan zitzaigun hizketalditxoa. Telefonoa eskegi bezain pronto, burua  lanean jarri nuen. Hain zuzen, hauteskundeen atarian gauden honetan (hala gaude, ikusi nahi izan edo ez) galdera oso zuzena egin zidan:

“Zein pertsona jarraituko zenuke, hurrengo hauteskundeetako zerrendetan jarriz gero? Ze pertsonari emango zenioke zure bozka?”

In nomine patris et filii et Spiritus Sancti!! Lehenago kristau, ixilik baino. Hara!! Mutu geratu nintzen.  Proiektuak jarraitu ditzazket. Baina benetakoak noski. Pertsonak inoiz ez. Ezta bera ere. Pertsonek egiten dituztela proiektuak? Badakit. Horregatik erortzen dira denak. Gizarte eskas honekin (baita neu ere) zer nahi dugu ba!!

Konbertsazioa aurrera joan ahala, betiko  puntu amankomunean egin genuen topo. Herria egin gabe daukagu eta herria behetik egin gabe, funtsik gabeko proiektuak arraskatik behera erortzen dira. Hasteko, proiektua ez delako herriarekin egin edo ez delako herriaren benetako beharretatik hasi. (Beharrak ere sor daitezke, gaitasuna baldin badago behintzat). Beraz ez dago estrategiarik. Jarraitzeko, eta ondorioz, jendea proiektu hutsalekin ez da identifikatzen. Hain zuzen jendea ez delako tontoa. Laburtuta, herritarrentzat, herrian sinistea menudo rollo!!

Izenak bota zizkidan. Ez nengoen ados. Nola ba!!  “Perfil politikoa” aipatu zuen. Perfil…. zer? Alarma gorriaaaa!!

Nik “perfil politikoa” definitzeko hitzak aurkitu baino lehen, honako galdera igorriko nioke. Niretzat pertsonalki, zulo amaigabearen hasiera delako:

“Zergaitik militatzen duzu?”

Batzuk esango dute Euskal Herria maitatzen dutelako, eta behin maitatzen hasiz gero, aske eta libre maite dutela. Beste batzuk, batzokiko pintxoak gustatzen zaizkielako. Ezkertiar more “aurrerakoiak”, proiektu berria eskeintzen dutelako (zein da ba, hauen proiektua?) eta ciudadanosekoena denok dakigu… Ines Arrimadas sexya delako (partidu honen maila politikoa ikusita hauxe da ikusten dudan argudio sendoena).

Ni ez nago ados. Niretzat bilatzen duguna sakonagoa da. Niretzat, txikiak ginela eman ez ziguten tokia bilatzeko erabiltzen dugun tresnetako bat da. Txikiak ginenetik gaur egunera bitarte sortutako gabeziak estaltzeko erabiltzen dugun tresna da. Maitatuak sentitzeko, onartuagoak sentitzeko, admirazioa lortzeko, autoridadea lortzeko, protagonismoa lortzeko…. denaren gainetik, inoiz existituko ez den azaleko familia baten parte sentitzeko. Inoiz traizionatuko ez duguna. Disziplina eta fidelitate osoarekin defendituko duguna. Hala izan ezean, lortu ez dugun toki hori ere galdu dezakegulako. Norbait saiatzen al da  odolekoa den “benetako” familiaren esana ez betetzen? Saiatzen denari zer gerta dakioke? Ba horixe!! Hemen berdin!!

Zer gertatzen da honekin? Norberak bere burua asetzea topatzen duen bitartean, inoiz ez da proiektua lehenetsiko. Alperrik da autokritikak egitea, norberak bere burua zergatik posizio horretan mantentzen jarraitu nahi duen aztertzen ez badu. Goazen egia esatera.  BEHINGOZ. Norberak bere burua aztertu gabe autokritikarik egin daiteke?  Edo hitz hori erabiltzen da zerbait egiten ari garela esan eta ezer ez egiteko? Prozesu berriak beraz, zertarako?

Horregatik, gure jarrerak mantentzen lagunduko diguten perfil politikoak aukeratzen ditugu. Guretzat harrotzak ez direnak. Kuestionatuko ez gaituztenak. Beraz, birprodukzio integralaren sorkuntza ematen da.  Hori bai!! Egoera gogorren aurrean eta proiektuaren sendotasuna proban jarriko duten egoeren aurrean salvese quien pueda  edo salvese mi culo egoera emango da.

Beraz, zer gertatzen da proiektuarekin? Zeinek sinisten du proiektuarengan, helburua gure burua elikatzea baldin bada  militantziaren bidez?  Zeini begirako perfil politikoak topatu behar dira, gure interesei begirakoak edo hegemonia batekin benetan konekta dezaketenenak? 

Gaitasun emozional edo ikuspegi handiagoa daukaten jendearen parte hartzearen araberakoa izango da nire ustez birprodukzioa mozteko bidea. Zabalera lortzeko, malgutasuna behar da eta ondorioz, autokratak txokora pasatzen ditu. Dena den, honek ere, bere oztopoak eduki badauzkala iruditzen zait. Emaitzak lortu daitezke. Berriak. Epe ertainera begira.  Baina egoerak kudeatzen ez badakigu, eta bidearen zein ondorioen analisia egiteko gaitasunik ez badago epe motzera emaitza hutsean geratuko da. Akabo.

Gure burua kudeatzen eta ulertzen ez badakigu, nola ulertuko dugu zein den gizartearen eta hegemonia baten norabide aldaketa konstantea eta honi dagozkion beharrak? Buelta ematea badago?

Lan emozionala. Bizirauteko herramintak landu. Ikuspegi zabalagoa lortu. Autoritarismo kaput, hegemonia txapeldun!!

Ez nuke pentsatuko inoiz konklusio honetara iritsiko nintzatekeenik Laura Gutman ezagutu izan ez banu eta nik militatzeko beharra zergaitik neukan aztertu izan ez banu. Bizitza gogorra da, eta zaila da aurre egitea. Zaila bizirautea.

Batzuk militantzia, errealitate gordinari ihes egiteko tresna eraginkor bezela aukeratu genuen bezela, beste batzuek porroekin itotzea erabakitzen dute, edo arratsaldea polikiroldegian igarotzea, edo sexua kiroltzat jotzea, eta  askok eta askok babuaren sindromea aukeratzen dute; soilik babua izatearekin nahikoa dute.

Bakoitzak ahal duena egiten du, eta eskubidean gaude nahi dugun tresna aukeratzeko hil artean bizirik mantendu eta noizbehinka errealitatetik ihes egin ahal izateko.

Hainbeste hausnartzearekin, pentsatzen jarria nago filosofia ikasi behar dudala. Bi “filosofo” ezagutzen ditut, lagunak dira beraien artean:  bat X eta bestea X , Zipi…. eta Hulk. Ezagutzen ditudan txukunenak. Ba atera kontuak, beraiek ezagututa filosofia ikastearen aurrean: Ezta erotuta ere, NO WAY!!

Ah!! eta bide batez, ez ditut  Karl Marxen pajeoak irentsi nahi eta jarraitzaile itsu bihurtu. Amaren gonapetik ateratzea, beste baten gonapean sartzeko alperrik da. Edo amaren gonapetik atera ez naizelako sartzen naiz beste baten…. eta horregatik gonapeen beharra… eta…   Motzean, aurrera begiratzeko, aurretik etorri dena ez kuestionatzen bizi nahi ez dudalako.

Tira, deskantso bat hartzera noa. Askotan objetiboki gauzak ikusteko eta pertsonalki hobetzeko ondo etortzen da eta. Itzultzen banaiz, niregatik izango da, nahi dudalako, kontsekuentzia guztiekin, eta ez, ni militantea izatea espero delako. Orduan agian, erabateko fidelitatea eta disziplina eskeintzeko prest egongo naiz. Garai batean izan nintzen bezela (baina oraingoan, era osasuntsuago batean). Azken hauek soilik, beste behin, herriari  eta herritarrei eskeiniko niekelarik: “Denon Herria” -ri.

Nik ere beste askok bezela, Euskal Herria maite dut, eta behin maitatzen hasita, aske eta libre!!

Ile hori buru handi bihurriak behinola esan zidan bezala: Ondo gosalduta itzuli!!

Halaxe egingo dut. Bidean ikusiko dugu elkar!!

ASKE MAITE, ASKE BIZI!!!

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07