blogak

Mintzalaguna Hondarribia

TALO TAILERRAREKIN EMAN ZIOTEN AMAIERA URTERI GURASOLAGUNEKO KIDEEK

Itsaslur elkartean bildu ziren Gurasolaguneko kideek 2018ko azken ekintza osagarria burutzeko, taloak egin eta ondoren dastatu. Ramoni Narbaezem azalpenak jarraituz prestatu zuten haur eta gurasoek taloak egiteko orea, ondoren bakoitzak bere taloa jo zuen eta plantxan egin ondoren gustura dastatu zituzten.

Gurasolaguna, espresuki gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da.  Gaur egun bi talde daude martxan Hondarribian, bata, haurrik gabe elkartzen da urtean zehar eta opor garaian haurrekin, eta bestea aldiz hasieratik haurrekin batzen dira, haurrek horrela beraien artean eta gurasoekin euskaraz aritzeko tartea izaten dutelarik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07