blogak

Mintzalaguna Hondarribia

TALO TAILERRA ANTOLATU DU GURASOLAGUNEK

Hondarribiko Gurasolagun egitasmoak talo tailerra antolatu du datorren abenduaren 18rako. 

Tailerra Itaslur elkartean egingo da arratsaldeko 17:30an. Doakoa izango da eta HH eta LH haurrei eta hauen familiei zuzendurikoa da. Denek parte hartzeko ekintza da bai hauerrek eta baita gurasoek ere , elkarrekin. Plazak mugatuak dira eta lehentasuna Gurasolagun egitasmoko kideek izango dute. Ekintza euskaraz izango da familian euskara praktikatzeko helburuarekin, ondorioz parte hartzaileek euskaraz egitea parte hartzeko baldintza izango da.

Aurrez iena eman behar da abenduaren 15 baino lehen mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera idatziz edo 688 865 398 telefonora deituz edo idatziz. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07