blogak

Mintzalaguna Hondarribia

OSTEGUN GIZENA OSPATU ZUTEN GURASOLAGUNEKO GURASOEK ETA HAUEN SEME ALABEK

Txispun  aretoan elkartu ziren Gurasolaguna egitasmoan parte hartzen duten gurasoak eta hauen seme-alabak. Aurpegi margoketa tailerra jaso zuten eta familiak elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.

Gurasolaguna,  espresuki gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da, gurasoak biltzen dituen mintzalagunaren aldera. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituriko ordutegietan elkartzen dira haurrik gabe edo haurrekin batera.

 Euskaraz hitz egin edo praktikatu nahi duen gurasoari aukera hori eman nahi zaio gurasolagunarekin, baina horretaz gain, baditu beste bi helburu aipagarri:

       1.-  Gurasoen arteko harremanak euskaraz izatera bideratzea.

       2.-  Etxeko hizkuntz ohituretan eragitea.

Gurasolaguneko talde bateko kide izan nahi baduzu euksara praktikatu nahi duzulako edo euskara praktikatu nahi dutenen bidelagun izan nahi duzulako edo antolatzen diren ekintzetan parte hartu nahi baduzu/zue jarri gurekin harremanetan; mintzalaguna@hondarribia.eus,   688 865 398 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07