blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Mintzanet gertutik ezagutzeko aukera izan zuten atzo mintzalagunek eta euskara ikasleek

Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak Cristina Tapia eta  Ainara Loiarte  Mintzaneteko teknikariak gonbidatu zituen atzo Hondarribira egitasmoaren berri emateko.

 Mintzalaguna, euskara praktikatu nahi duen orori zuzendurik dagoen egitasmoa da, 4-5 kideko taldeak osatzen dira eta astean behin gutxienez elkartzen dira ordubetez euskaraz aritzeko. Aurrez-aurre aritzen dira mintzalagunak blagan, eta euskara praktikatzeaz gain herriko hizkuntza ohituretan ere eragiten dute. Momentu honetan 75 mintzalagunek dihardute egitasmoan  14 taldetan banatuta.

Mintzanet,  euskara praktikatu nahi duenentzat beste aukera bat da, aurrez-aurre beharrean online euskara praktikatzekoa eta honen nondik norakoak azaldu ziren atzoko saioan. Gainera, mintzaneten aritzen den kide batekin zuzenean konexioa ere egin zen.

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da, edonon eta edonoiz. 

Horretarako, nahikoa da ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin) Internet edukitzearekin.

Proiektuak bi zutabe ditu: bidelaguna eta bidelaria. 

Bidelaria: euskara praktikatu nahi duen pertsona da, gutxienez A2-B1 maila eskatuko zaio, elkarrizketa bermatuta egon dadin!

Bidelaguna: bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna da, ez da irakaslea, elkarrizketak ez baitu asmo didaktikorik. Helburua hitz egitea da, bidelariari lotsa galtzen edo soltura irabazten laguntzea.

Astean ordu erdiko saioak egiten dituzte parte hartzaile gehienek. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07