blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Mintzanet euskara online praktikatzeko egitasmoaren aurkezpena otsailaren 20an Hondarribian

Mintzanet euskara on line praktikatzeko aukera da.

Ordenagailua, tableta edo mugikorra erabiliz euskara praktikatu nahi duen pertsona eta  azken honi laguntzeko prest dagoen euskalduna  astean behin topatzen dira eta kamera, mikrofonoa eta entzungailuen bidez euskarazko elkarrizketa izaten dute.

Parte hartzeko www.mintzanet.eus wenbunean izena eman behar da.

Datorren asteartean, otsailaren 20an Mintzanetekoak gonbidatu ditugu Hondarribiara eta egitasmoaren nondik norakoak azalduko dizkigute Udaleuskaltegian 9:30ean. Interesa duen edonork hartu dezake parte.

Horrela euskara praktikatu nahi duten herritarrei Mintzalaguna eta gurasolagunaz gain aukera hau ere eskaini nahi diegu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07