blogak

Mintzalaguna Hondarribia

MINTZA TXOTX 2019 Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia

Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia otsailaren 23an izango da

Ekintza honen zazpigarren saioa izango dugu aurten. Mintzapraktikan jarduten duten beste hainbat egitasmorekin batera antolatutakoa da, eta hortaz, Iruñerria, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Hondarribia, Irun eta Donostiako Mintzalagunak elkartuko dira bertan.

Datorren otsailaren 23rako ezarri dugu zita, Lesakako Lindurenborda sagardotegian. Bapo bazkaldu ondoren, kupelen bueltan, eta giro ezin hobean euskaraz hitz egin, harreman berriak sortu eta mintzalagunek eramandako musika tresnen soinura kantuan aritzeko aukera paregabea izango dugu.

Animatu zaitez, eta zatoz!!   

Izena emateko galdetegia prest duezue dagoeneko, hemen:

https://goo.gl/forms/vpKSAStKFYhcMZVy1

Izena emateko azken eguna otsailaren 16an izango da, baina lekuak mugatuak direnez, izena lehenbailehen ematera animatzen zaituztegu!

Parte hartu nahi izanez gero, 38€ izango da GUZTIRA, autobusa eta bisitaldi gidatua barne.

Eta Hondarribitik goizeko 11:00ak aldera ateratzeko asmoa dugu, Santa Engraziako autobus-geltokitik, eta buelta 20:00ak aldera egingo badugu ere, gero Hondarribian elkarrekin jarraitzeko aukerarik izango da, noski!

Mokofinenentzako informazio esanguratsua: menua! Hauxe izango duzue:

Bakailao frijitua piperrekin,
Bakailao tortilla,
Txuleta,
Gasna, Irasagarra eta Intxaurrak
Kafea

Eta zeliakoek ere lasai egoteko tenorean dira, eurentzako menua prestatzeko modurik ere izango baita. Izena emateko formularioan zehaztu besterik ez duzue egin behar!!

Animatu zaitezte, beraz, eta zatozte gurekin sagardotegira! Gogoratu, izena emateko, hemen:

https://goo.gl/forms/vpKSAStKFYhcMZVy1

Lehenbailehen egin! Eta arazorik baduzue, Mintzalaguneko Dinamizatzailea hortxe izango duzue laguntzeko prest, ohiko kontaktuetan: 

688 865 398 edo mintzalaguna@hondarribia.eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07