blogak

Mintzalaguna Hondarribia

MINTZA TXOTX 2018 Mintzapraktika egitasmoen sagardotegia

Aurtengoa ere Mundiala izango da! Mintza-Txotx 2018, martxoaren 3an Lesakan.

Datorren martxoaren 3an, Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Irun, Donostia  eta Hondarribiako Mintzalagunek,  aurtengoan seigarrenez, MINTZA-TXOTX! eguna, ospatuko dugu Lesakako Linddurrenborda  sagardotegian.
Mintzalagunak, Solaslagunak, Mintzakideak eta etorri nahi duen orok , aukera paregabea izango dugu, lagun giroan, euskara praktikatzeko eta sagardo eta jaki goxoez gozatzeko.

Izan ere ekintza erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du eta.

Sagardotegia + autobusa 36 euro

Izena emateko, jarri harremanetan gurekin mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean edo 688 865 398 telefonoan eta bestela eman izena ondoko loturan:

https://goo.gl/SMahuW

Izen emate epea Otsailaren 23 arte

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07