blogak

Mintzalaguna Hondarribia

MINTZA EGUNA 2019 LAPUEBLA DE LABARKAN

Ekainaren 1ean Euskal Herri osoko mintzalagunak Lapuebla de Labarkan elkartu ginen, 2019ko mintza eguna ospatzeko. Hantxe joan ginen Hondarribitik autobusez, goizean goizetik, 20 bat lagun.

Lapueblako Udaletxean ongi-etorria egin ziguten, eta, jarraian hamaiketakoaz gozatu ahal izan genuen. Indarrak hartzeko parada bikaina izan zen, gure bisitekin hasteko unea heldu bitarte.

Batzuek tren turistikoa hartu zuten Covila Upategira joateko, beste batzuek olio eta ardo dastaketa egin zuten herriko plazan bertan, eta beste zenbaitzuek Tren turistikoan Povedako parke naturalerantz jo zuten.

Txangoen ondoren, herriko plazan denak berriz elkartu eta herrian barrena kalejira egin genuen trikitixa eta panderojoleekin tabernaz taberna kantuan.

Lapueblako Ikastolaren frontoian bildu ginen bazkaltzera mintzalagun guztiak berriro.

Bertako produktuekin egindako menu gozoa genuen zain, tokiko edariek lagunduta: ardoa, sagardoa, zuku naturalak… Gozatu ederra hartu genuen!

Baina ez zen eguna horrela bukatu, arratsalde partean gorputza astintzeko unea heldu baitzen: jantokian bertan antolatu zen erromeriarekin eman genion amaiera egun borobil honi. Jarraian, autobusean buelta berriz ere Hondarribira, ilunabarrean. Egun zoragarria, beste behin ere!!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07