blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Maiatzak 13an AROA Upategira irteera!

Maiatzaren 13an Hondarribiko Mintzalgunak Iruñerriko eta Izarbeibarko Mintzakide, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunekin batera Zurukuiango Aroa upategira irteera antolatu dugu.

Lagun giroan, euskara praktikatuz eta euskaraz gozatuz, udaberriari distira aterako diogu elkarrekin. Egun berezi honetan, disfrutatzeko aukerarik ez da faltako, upategian barna bisita gidatua, ardo dastaketa eta bazkaria antolatu baititugu besteak beste. Egun bikaina, ezta?

Oroitu saio osagarri hauek denentzako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

Upategira joateko autobusa izango duzue aukeran. Honakoak dira geltoki eta ordutegiak:

  • 10:30ak aldera Hondarribian (zehaztuko da lekua)
  • 10:30etan Elizondoko Plazan
  • 11:15etan Iruñeko Korralilloseko errotondan.
  • 12:00etan Aroa Upategira iritsiera (Zurukuain)
  • 19:30etan Zurukuainetik buelta!

Gurekin egun ederra pasatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean izena eman hurrengo estekaren

Prezioa 35€ (Autobusa+Bisita gidatua+Ardo dastaketa+Bazkaria). 30€ autobusarik gabe!

Adi! Plazak mugatuak dira, beraz, bizkor ibili eta eskura ezazu zure txartela agortu baino lehen!

https://www.youtube.com/watch?v=LdWPkWpegs0

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07