blogak

Mintzalaguna Hondarribia

HONDARRIBIKO MINTZALAGUNA, IZEN EMATEA BIGARRENEZ ZABALIK. EGIN JAUZI!

Urrian eman zioten seigarrenez   Hondarribiko Mintzalagunek ikasturte berriari hasiera Egin Jauzi! leloarekin. Orduan Hondarribiarrak eta  egitasmoan izena ematera gonbidatu zituzten eta 2019an sartu berri garen honetan bigarrenez luzatu dute gonbidapena.

Asko eta asko izan dira Euskaraldian 11 egunez, beraien hizkuntza ohiturak aldatzeko gogoz  parte hartu duten Hondarribiarrak,  1985 zehazki.  Hizkuntza ohitura hauek aldatzeko aukera eskaintzen du hain zuzen ere Mintzalagunak, euskara gehiago erabili nahi duten pertsonak biltzen ditu 5-6 pertsonako taldeetan, euskaraz aritzeko ohitura duten pertsonak eta euskaraz gehiago aritu nahi dutenak. Astero elkartzen dira eta gutxienez ordu betez aritzen dira euskaraz kafetxo bat hartzen duten bitartean edo paso bat ematen. Hilean behin gainera, ekintza bateratu bat antolatzen da, horrela talde ezberdinetako kideek elkar ezagutzeko eta horrela jende berria ezagutu ahala, bakoitzaren euskarazko harreman sarea handitzen da.  Honek eragin zuzena du herriko euskararen kale erabileran, taldeak, herriko txoko ezberdinetan biltzen direlako eta euskaraz aritzeko uneak eta guneak sortzen dituelako.

Euskaraldian parte hartu duten ahobizi eta belarriprest guztiei Jauzi egin eta  Mintzalagun izateko gonbita luzatzen die  egitasmoak eta baita Euskaraldian parte hartu ez arren beraien hizkuntza ohiturak aldatzeko irrika dutenei ere.

Ohiko taldeez gain Gurasolagun taldeak ere badira martxa. Azken hauek  familiako hizkuntza ohituretan eragin asmoz sorturiko guraso taldeak dira, haur eta gurasoak elkarrekin biltzen dira talde batzuetan eta gurasoak bakarrik beste batzuetan.

Urtarrilaren 25a arte egongo da izen ematea zabalik eta dagoeneko martxan dauden taldeetan hasteko aukera izango dute izen ematen dutenek edo eta talde berriak sortuko dira ordutegi eta egun berrietan. Hauek dira momentu hauetan martxan dauden taldeak:

Astelehenetan, 16:00etan

Astelehenetan, 17:00etan

Astelehenetan, 17:30ean Guraso eta haurren taldea

Astearteetan, 11:30ean

Astearteetan, 18:30ean

Asteazkenetan, 19:00etan bi talde

Ostegunetan, 9:30ean

Ostegunetan, 15:00etan Guraso taldea

Ostegunetan, 18:00etan

Ostiraletan, 18:00etan

Ostiraletan, 19:00etan

 

Izen emateko bideak

mintzalaguna@hondarribia.eus

688 865 398

https://labur.eus/hondarribia

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07