blogak

Mintzalaguna Hondarribia

Gurasolaguneko familiek ere agur esan diote ikasturteari

Gurasolagunen parte hartzen duten familiek ere ekintza baten bidez eman zioten amaiera ikasturteari. Uztailaren 5ean elkartu ziren guztiak  eta jolasean gustura aritu ondoren elkarrekin askari goxo batez gozatu zuten. Urrian ekingo dio programak ikasturte berriari.

Gurasolaguna,  espresuki familiei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituriko ordutegietan elkartzen diren taldeak osatzen dira euskara praktikatzeko, haurrik gabe edo haurrekin batera.  Eta familia osoarentzat ekintza osagarriak antolatzen dira edo herrian antolatzen direnetan parte hartzen dute.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07