blogak

Mintzalaguna Hondarribia

GURASOLAGUNA, GURASOEI ZUZENDURIKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOA MARTXAN

Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak Mintzalaguna mintzapraktika egitasmoa antolatu du lau ikasturtez. Oraingoan, gurasoen eta familien euskararen erabileran eragiteko nahian pausu bat gehiago ematea erabaki du eta Gurasolaguna gurasoei zuzenduriko mintzapraktika egitasmoa jarriko du martxan, Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeen babesarekin.

 

Gurasolagunak, euskaraz hitz egin edo praktikatu nahi duen gurasoari aukera hori eskaini nahi dio, baina horretaz gain, baditu beste bi helburu aipagarri ere: bata, gurasoen arteko harremanak euskaraz izatera bideratzea eta, bestea, etxeko hizkuntz ohituretan eragitea.

 

Egitasmoak bi partaide mota bilduko ditu bospasei laguneko taldeetan; euskaraz jariotasunez hitz egiten duen gurasoa alde batetik, eta bere euskara maila hobetu nahi duena bestetik. Astean behin elkartuko dira taldeok gurasoei ongi datorkien ordutegian. Eskola ordutegietara moldatutako ordutegiak eskainiko zaizkie gurasoei aukeran, zehazki ; 9:15ean, 15:00etan eta 16:30ean. Halere, eskainitako ordutegietan biltzeko aukerarik izango ez balu norbaitek, beste ordutegi bat proposatzeko aukera ere izango du.

 

Esan bezala, Gurasolagunak gurasoen arteko nahiz familia barruko euskararen erabileran eragiteko helburua ere baduenez mintzapraktikaz gain, ekintza osagarriak ere antolatuko dira, gurasoei zuzendurikoak batzuk eta familia osoak parte hartzekoak besteak.

 

Horrenbestez, Hondarribiko Udalak Gurasolagunean parte hartzeko eta izena emateko deia luzatu nahi die guraso hondarribiarrei, bai euskara maila hobetu nahi duen gurasoari, eta baita aurrekoei horretan laguntzeko prest dagoen gurasoari ere.

 

Izena emateko honako "Izen Emate fitxa" beteeta bidali edo eta gurekin harremanetan jarri ondorengo bideak erabiliz:

Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)

688 865 398 ·

mintzalaguna@hondarribia.eus

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07