blogak

Mintzalaguna Hondarribia

ARIMEN GAUERAKO KALABAZAK ETA MOZORROAK PRESTATU GENITUEN ATZO

 

Gurasolaguneko kideez gain gainontzeko familia batzuk ere parte hartu zuten atzoko ekintzan. Familian eginiko ekintza izan zen euskara praktikatu nahi duten gurasoak eta hauekin praktikatu nahi dutenak elkarturik, seme -alabekin euskaraz aritzeko une eta gunea sorturik.

Urriak 31 betidanik izan da gau berezia. Europa osoan badaude gau hori modu berezian bizitzen dituzten istorio eta usadioak, eta Euskal Herrian ere hala ospatu izan da, orain dela gutxira arte, “Arimen Gaua” edo “Gau beltza”.

Ospakizun hau Estatu Batue­takoa dela uste dugun arren, Es­koziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Even” hitzetatik dator. Azken esaldi honek santu guztien gauari egiten dio erreferentzia.

 Tradizioaren jatorria begiratze­ko aldiz, Irlandara jo beharko genuke, gau horretan zeltek udari agur esaten zioten eta neguari ongi etorria eman.

Animen gauaren euskal ospakizunean inauterietan bezala, mozorroaren helburu nagusia, gure burua ezkutatzea zen, inork ez ezagutzea, eta horretarako oihal eta trapu zaharreak erabiltzen ziren. Mozorrotu eta etxez-etze aritzen ziren kantuan eta jakiak, dirua edo goxokiak biltzen. Haurrek eta helduek inguruko  baratzeetan lapurtzen zituzten kalabaza eta arbiak (nekazari askok bertan uzten zituzten ale batzuk, nahitara, haurrek eraman zitzaten). Kalabaza horiek hustu, buruhezur forma eman, eta kandela bat jarrita bide bazterretan edo zuhaitz zein toki garaietan uzten zituzten edo soinean erama ten zituzten.

Atzokoan beraz dena prest utzi genuen gaurko, Kalabazak hustu genituen eta mozorroak egin genituen. Emaitzarekin pozik eta harro eraman zuen bakoitzak bere kalabaza. Gaur non jarriko ote dituzte? bat edo beste ikusiko dugu agian.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07