blogak

Mintzalaguna Hondarribia

60 MINTZALAGUN ELKARTU ZIREN LARUNBATEAN DONOSTIAN

Donostiako Mintzalagunek eginiko gonbidapenari erantzunez Iruña, Bortziriak, Malerreka eta Hondarribiko hainbat Mintzalgun elkartu ginen  larunbatean Donostian  taldean eguna pasatzeko.

Bulenbarrean zen hitzordua 11:45ean eta handik abiatu genuen Euskararen Donostia ibilbidea izeneko bisita gidatua. hainbat txoko bisitatu eta azalpenak entzun ondoren Ordizia tabernan bazkal aurrekoa hartu eta jarraian Kresala elkarterantz egin genuen. Goizean zehar fin fin aritu ziren Donostiako mintzalagunak iritsi ginenerako bazkaria prest izateko, baratxuri sopa, legatza eta postrean ijito besoa. Kafearekin batera Iruñatik etorritako trikitilariek bazkalostea girotu zuten eta dantza eta abesteko tartea izan genuen.

19:00ak aldera Bueltatu ginen Hondarribira datorren hilabetean berriz ikustekotan, otsailaren 23an baita aurtengo Mintzatxot sagardotegira irteera eta bertan berriz elkartzeko aukera izango dugulako. Aurten ere, azken urteetan bezala Lesakako Lindurenborda sagardotegian elkartuko gara Mintzalagunok. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07