blogak

Matematiketan

Matematiketan.eus HIK HASI eta URIOLAn

Beste komunikabideek matematiketan.eus-en proiektuagatik interesa erakusten dutenean asko pozten naiz. Seinale ona dela kontsideratzen dut. Mugimenduan ari garela eta mezua bere bidea egiten ari dela pentsatzen dut eta horrek aurrera egiten laguntzen dit, zalantzarik gabe.

Badira urte pare bat Goienako Puntua aldizkariarekin kolaboratzen jardun dudala.

Aurreko baten Enrique Zuazuaren eskutik ETBko Azpimarra saioan egon nintzenekoa kontatu nizuen eta Euskadi Irratian ere egon izan naiz inoiz elkarrizketaren bati erantzuten.

Gaur, Urtarrileko HIK HASI aldizkarian elkarrizketa baten agertzen garela ere gehitu dezakegu.

Gainera, hemendik aurrera Bilboko URIOLA plataforman kolaboratzen jardungo dut, hilean behin ekarpena eginaz. Uriola.eus helbidean klikatuz aurkituko gaituzu, beraz. Aurrera bolie!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07