blogak

Matematiketan

matematiketan.eus-en lagunen ekarpenak 2017an

Matematiketan.eus jarraitzen duten lagunek noizean behin haien ekarpenak bidaltzen dizkidate eta ni hauek altxorrak balira bezala gordetzen aritzen naiz. (bidean borratu ere egiten ditut batzutan, ez pentsa!)

Jasotakoak erakutsi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet denei; Nere M., Unai B., Ana A., Rosa L.,  Maite B., Maider H., Maider A., Aitziber S.,  Xabi O., Aintzane I., Miren Jone U., Mapi F. … (eta abar honetan artikuluren bat  irakurri, iritziren bat bidali edo nolabait interesa eta onespena edo iritzi kritikoren bat helarazi didazuen guztiak ere bazaudete!)

Hona aurten jaso ditudanak (bateren bat ahaztuko du seguru; aldez aurretik barkamena eskatuz hasiko naiz, beraz…):

Bertso txapelketa nagusiko finala zela eta, estimazio jolasa egin zuten Orioko Ikastolan:

 

San Vicente Paulekoek haien lana erakusten zuen bideoa helarazi zidaten, eta handik argazkia ekarri dut:

Etxean erregletekin umearekin biderketa taulak ikasten aritu zen lagun hau. Erregela alboan dutela jarduten dute eta horrela eragiketaren emaitza kalkulagailua balitz bezala iraurtzen dute erregelan bertan. Horretarako ezinbestekoa erregletak 1×1 cm2 sekziokoak izatea.

 

Biderketa taula matrikulekin egin zuteneko hariari segika, han eta hemen ikusi dituzten matrikulak bidali zizkidaten bi lagunek:

 

Animaliak eta matematika lotzeko ideia, edo Maryam Mirzhakaniren heriotzaren berria ere lagun baten bitartez iriti zitzaizkidan.

Den-den-denean ere ezin gara matematikari begira ibili, lagun honek adierazi nahi izan zidanaren arabera, humore puntu batekin:

Beethoven-en 9. sinfonia esku artean dauakgunean, matematikek ere zentzua galtzen dute. Entzutea eta gozatzea besterik ez da geratzen!

Buruketa gehienek onartzen dute emaitza irekia, hemen ikusten den bezala:

Karakolen buruketako soluzioa, kutxari tapa jartzea izan daitekela erabaki du ume honek!

Leku interesanteren bat bilatuz gero ere iristen zaizkit erreferentziak:

Finantza sistemaren ipuin-bideoa ere  horrela iritsi zaitzaidan.

Gure ikastolako lankideek eraikitako materialeekin bidalitako argazkien lagin bat ere ekarri dut:


Asko eskertzen ditut guztiak. Batez ere leku birtual hau bizirik dagoela adierazten duelako; eta jendea matematiken planteamendu honetan inguruan martxan dagoela ere esan nahi duelako. Segi hor, zuek pantailaz bestalde zaudeten artean ni ere hemen egongo naiz eta!

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07