blogak

Matematiketan

matematiketan, zuzeu.eus-en

Matematiketan.eus-en helburu nagusia matematika manipulatiboaren inguruko lan ildoak ezartzea, baliabideak erabiltzeko proposamenak egitea eta jolaserako aukerak aztertzea da honezkero jakingo duzuen bezala. Hala ere, bada bigarren helburu bat,  niretzat oso inportatea dena, eta  hau guztia euskaraz egitea  sortzea da.

Horregatik, eta euskaldunon mundua oso murritza delako, ez dut aukerarik galtzen euskaraz jarduten duten beste komunikabide batzuekin elkarlanean jarduteko. Oraingoan zuzeu.eus orainkari eta blogen bilguneak luzatu dit proposamena eta nik zalantzarik gabe onartu egin dut.

Zuzeu.eus 2009 urtetik hona ari da lanean. Hasier Etxebarria Etxeberria tartean zela sortu zen XEM enpresaren eskutik, eta irabazi asmorik gabeko ekimena da.

Hemendik aurrera, beraz, Goienako Puntuan, Bilboko Uriola eta Zuzeu-n ikusi ahal izango dugu elkar. Aurrera bolie, beste behin!!

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07