blogak

Matematiketan

Matematika zientziaren mapa

Hona hemen Dominic Walliman-ek egin duen infografia ikusgarria. Matematika zientziaren mapa egiteko gai izan da!

 

Dominic Walliman-ek egindako infografia ikusgarria.

Dominic Walliman fisikaria da. Ordenagailu kuantikoen inguruko lanak garatzen ari bada ere, zientziaren dibulgazioan ere asko jarduten du. Haur eta gazteei zuzendutako¬† “Professor Astro Cat” liburu-seriearen egilea da. Nolabait esateko, abentura zientifikoak deskribatzen ditu liburuotan. Infografiak egiten ere aritzen da eta eskuragarri jarrita dauzka¬†helbide honetan; infografiak erosteko aukera ere ematen du. Kimika, fisika eta beste gai batzuen azalpenak ematen dituzten infografiak ere badauzka eginda.

Bestalde, sare sozialetan presentzia haundikoa da. Helbide honetatik sartu ahal izango zarete parte hartzen duen sareko lekuetan. 

Infografia konkretu honekin lotutako azalpenak entzun nahi badituzue, bideorako sarbidea hemen daukazue. Inglesez dago eta 11 minutuko bideoa da.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07