blogak

Matematiketan

LEGO®ekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea

Ondoren datorrena frugalfun4boys.com helbidean aurkitu dut. Webgune hau Sarah Dees-ek elikatzen du. 5 umeren ama da eta homeschooling-a aukeratu dute bere etxean umeen bide akademikoa egiteko. Sarah-k bere webgunean sarri egiten ditu proposamenak LEGO®ekin jarduteko. Askotan STEAM estiloko erronkak jartzen ditu, beste batzutan eraikuntza gidatuak ikusiko ditugu eta matematikekin lotutakoak ere egoten dira. Nola ez, gaur hona ekartzen dudana estilo horretakoa da.  Argazkia ikusteaz bat ulertuko duzue.

Barradun grafiko estatistikoa daukagu hemen.

 

Grafiko estatistikoak material manipulatiboekin egiteko aukera lehenago ere aipatu izan dugu gerezi kontsumoaren inguruko ikerketa proposatu genuenean.

Gaurkoan, ordea, beste ukitu batekin dator grafiko hau, ikerketa probabilistiko bati lotutakoa baita. Artikulu orijinala ikustea nahi baduzue, hemen daukazue lotura; inglesez dago.

Fun with math! Probability and graphing with LEGO® bricks

Bestela, euskaraz artikuluko ideia orokorra jarriko dizuet hemen:

Poltsa batera kolore konkretu batzuk dituzten 25 LEGO® pieza sartzen dituzte eta modu aleatorioan ateratzen dituzte. (pentsatzen dut lehenengo esperimentuan kolore ezberdineko 5na jarriko dituztela) Grafikoan ateratako piezaren kolorea “apuntatzen dute”. Pieza poltsatik atera eta gero bueltatu egiten dute, berriz ateraldia errepikatzeko. 

Gertara aleatorio honen helburua espero dena  grafikoa (probabilitatearen teoriak aurreikusten duena) eta  benetan ateratzen dena alderatzea. 

Gainera, ikusten da, zenbat eta ateraldi gehiago egin orduan eta gehiago hurbiltzen dela benetan  ateratzen den “probabilitate-grafikoa” espero den emaitza teorikora.

 

 

 

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07